Euskal zineak 2026ko Goya nagusiak eskuratu ditu
2026-03-02 07:45 ZinemeaZortzi garaikur nagusi bereganatu ditu 2026ko Goya Sarien galan.
Los Domingos izan da protagonista, sari preziatuenetako bost lortu baititu:
- Film Onena – Nahikari Ipiña, Manu Calvo, Marisa Fernández Armenteros eta Sandra Hermida Muñiz.
- Zuzendaritza Onena – Alauda Ruiz de Azúa.
- Gidoi Original Onena – Alauda Ruiz de Azúa.
- Emakumezko Aktore Protagonista Onena – Patricia López Arnaiz.
- Emakumezko Bigarren Mailako Aktore Onena – Nagore Aranburu.


Autorpen horreek Alauda Ruiz de Azúaren ibilbidea sendotu dabe eta Los Domingos urteko lan azpimarragarrienetako bat dala berretsi dabe. Filmaren produkzinoan parte hartu dau Sayaka Producciones euskal enpreseak ondorengoakaz batera: Buena Pinta Media S.L.U., Colosé Producciones S.L., Encanta Films S.L., Think Studio S.L., Los Desencuentros Película A.I.E. eta Telefónica Audiovisual Digital S.L.U.
Era berean, Jose Ramon Soroizek Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren Goya eskuratu dau Maspalomas filman egindako lanagaitik. Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako eta Irusoin, Moriarti, Maspalomas pelikulea A.I.E. eta Bowfinger etxeek produzidutako pelikulan egindako antzezpenagaitik sari asko jaso ditu aktoreak eta garaikur nabarmena gehitu barri deutso euskal ikus-entzunezkoari.
Animazinoaren arloa be bikaing, Decorado filmak eskuratutako Animazinoko Film Onenaren Goyari esker. Alberto Vázquezek autorpen ugari lortu ditu daborduko UniKo euskal produkzino etxeagaz eta Abano Producións, The Glow Animation Studio, Sardinha Em Lata eta María eta Arnold A.I.E. enpresakaz lankidetzan.
Horrezaz gan, Los tigres filmak Efektu Berezi Onenen saria jaso dau. Kowalski Filmsen parte-hartzea dau, Mazagon Films AIE, Feelgood Media SL, Movistar Plus+ eta Le Pacte etxeakaz batera.
Nabarmentzekoa da Goya Sarien edizino honetan euskal zineak lortutako ikusgarritasuna: film eta profesional ugariren hautagaitzek sektorearen indarra erakutsi dabe, izan be, lanak maila goreneko lehian dabiz arlo guztietan: produkzinoa, zuzendaritzea, antzezpena, animazinoa eta arlo teknikoak.
Sirat
Oliver Laxe zuzendariaren Sirat filmak, Cannesen Epaimahaiaren Saria jaso ondoren 6 Goya eskuratu ditu: argazki-zuzendaritza onena (Mauro Herce); muntaketa onena (Cristóbal Fernández); soinu onena (Amanda Villavieja, Laia Casanovas eta Yasmina Praderas); jatorrizko musika onena (Kangding Ray); produkzino-zuzendaritza onena (Oriol Maymó); eta arte-zuzendaritza onena (Laia Ateca Font).
Susan Sarandon
1996an Dead Man Walking filman egindako lanagaitik Oscar saria irabazitako Susan Sarandon aktoreak, 1995eko Donostia Saria jaso ebanak, Nazioarteko Goya saria irabazi dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
