Celda 211
2009-12-09 17:37 Zinema kritikakPolito abiatzen da pelikulea eta, egia esan, hasierako tentsino horri ondo eusten deutso ia metraje guztian. Bestalde, nabaria da medio askogaz eginda dagoela. Lehenengo ordu erdian, bilbean atrapauta sentiduten zara eta horixe da filmaren onena. Baina oso entretenigarria izateaz aparte, zeozer falta jako Celda 211 honi borobila izateko.
- Zuzendaria: Daniel Monzón.
- Gidoigileak: Daniel Monzón eta Jorge Guerricaecheverría.
- Herrialdea: Espaina.
- Antzezleak: Luis Tosar, Alberto Ammann, Antonio Resines, Carlos Bardem, Marta Etura, Vicente Romero, Manuel Morón, Patxi Bisquert…
- Musikea: Roque Baños.
- Argazkia: Carles Gusi.
- Produktoreak: La Fabrique de Films / Morena Films / Telecinco Cinema / Vaca Films
- Generoa: kartzelako dramea.
- Iraupena: 110 minutu.
Kartzela batean hasiko da lanean Juan, oposizinoa bat irabazi eta gero. Aurreko egunean, kartzelea bisitetan doa zelakoa izango dan bere lan barria ezagutzeko asmoz. Baina barruan bisitan dagoenean, motin batek atrapauko dau. Bizirik urtetako presoarena egingo dau, funtzionarioa dala ezkutatuz. Holan abiatzen da Celda 211, zine espainolean azken garaian diru gehien batu dauen filma.
Luis Tosar-ek oso ondo egiten dau Malamadre bildurrezko presoen buruzagiarena. Bere ondoan, Alberto Amman-ek itxuroso beteten dau funtzionario galduaren papera. Ezin da gauza bera esan bigarren aktoreei buruz, batzuk interpretazino oso eskasa eskaintzen dabelako. Aitatzekoa da Patxi Bisquert-en agerraldia, aspaldi ikusi bakoa. Bisquert-ek ederto beteten dau ETAko buruzagi baten papera. Beste kontu bat da ze punturaino dan sinisgarria ETAkideen jokaerea gidoi honetan. Istorio horren arabera, ETAkoen seguridadea da Gobernuari gehien arduratzen deutsona.
Polito abiatzen da pelikulea eta, egia esan, hasierako tentsino horri ondo eusten deutso ia metraje guztian. Bestalde, nabaria da medio askogaz eginda dagoela. Lehenengo ordu erdian, bilbean atrapauta sentiduten zara eta horixe da filmaren onena. Baina oso entretenigarria izateaz aparte, zeozer falta jako Celda 211 honi borobila izateko. Dana dala, amaieran lilura guztia ezerezean geratzen da. Antza danez, oso gatxa da film bati behar dan moduko amaierea emotea. Eszena batzuk zine amerikarretik atarata dagozala emoten dau. Epikaz eta ekintzaz hornidu nahi diran sekuentziek ez dabe behar bezela funtzionetan. Sinisgarritasuna galtzen dabe. Pelikula bat ikusten zagozala gogorarazoten deutsue. Daniel Monzon zuzendariak askoz hobeto lan egiten dau plano laburreko eszenetan, jentetzaren antzezpenetan baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!