Bertxoko'09 Sariketearen finala abenduaren 4an Aramaion

Bizkaie! 2009-12-01 13:50   Bertsolaritzea

Ander Solozabalek, Jokin Labayenek, Mikel Artolak, Iñaki Viñasprek, Jone Uriak eta Enaitz Alustizak kantauko dabe finalean Manex Agirreren aginduetara. Hitzordua datorren zapatuan, abenduaren 4an dogu Aramaioko Iturrieta sagardotegian, 20:30etan.

Ander Solozabalek, Jokin Labayenek, Mikel Artolak, Iñaki Viñasprek, Jone Uriak eta Enaitz Alustizak kantauko dabe finalean Manex Agirreren aginduetara. Hitzordua datorren zapatuan, abenduaren 4an dogu Aramaioko Iturrieta sagardotegian, 20:30etan.

Bertxoko Sariketea 2007. urtean jaio zan, aurretik Bagare sariketea deitzen zana ordezkatuz. Bertso sariketa hau Arabako Bertsozale Alkarteak eta Hala Bedi Irratiak antolatzen dabe alkarlanean. Helburu nagusia 25 urte arteko Arabako bertsolari gazteei saioak emotea da, beste herrialdeetakoakaz nahasi, esperientzia hartu eta plazaratzeko aukerea izan daien.

Sariketa batek izan leiken kutsu serioa kentzeko, saio guztiak afari formatuan dira eta egin beharreko lan batzuk bereziak dira. Berbarako, hasierako agurra puntuagarria da eta bertsolariek kantu ezagun baten doinuan egin behar dabe. Gero, bakarkako lana be desbardina da, aurten, kanporaketetan irudi bati kantau beharko deutsie bertsolariek, eta finalean bideo bati. Finalean be, berezitasun moduan, 10ko txikiko ofizioa kartzelan izango da, igaz bezela, eta bertsolariak eszena jakin batean jarriko doguz, hori izango da gaia ('igaz, zure laranja erdia izeneko programa baten eszenifikau genduzan, bertsolarien erdian bionbo bat jarriz eta atzean programako pankarta eta bikote bila joan zirala esanez').

Kontuak kontu, sariketa hau, kutsu lasai eta desbardin bategaz, Arabako eta beste herrialdeetako 25 urte bitarteko gazteei aukerea eta esperientzia emoteko helburuagaz antolatzen da, bide batez, Arabako herri eta eskualde desbardinetan saioak sortuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu