Udal euskaltegiak finantzietako sistema barria onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-10-14 10:54 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Udal Euskaltegiek edo euren menpeko entidadeek (udal titularidadea daben euskaltegi publikoek) 2009-2010 ikasturterako diru-laguntzinoak jasoteko bete beharreko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau bart.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Udal Euskaltegiek edo euren menpeko entidadeek (udal titularidadea daben euskaltegi publikoek) 2009-2010 ikasturterako diru-laguntzinoak jasoteko bete beharreko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau bart.
Orain arte, udal euskaltegien finantziazinoa HABEk eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bideratutako toki-entidadeetako euskera-planen bidez egiten zan, baina aurrerantzean sistema aldatu egingo da, HABEk egingo dauelako 39 udal horreentzako deialdi ofiziala. Datorren 2009-2010 ikasturterako 12.603.700 euro aurreikusi dira.
Eredu barria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Eudel Euskadiko Udalen Alkarteak sinatu daben hitzarmen baten ondorioz etorri da. Helburu nagusia izango da finantziazinoaren aldetik udal euskaltegi bakotxean dagoan euskerazko eskolen eskari errealari erantzutea.
Horretarako, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta HABEk euskaltegietako langileen soldaten kostua finantziauko dabe. Finantziazino hori HABEren deialdi baten bitartez gauzatuko da, orain arte ez bezela, hain zuzen. Gainera, udal euskaltegietan dituen matrikula-sarrerakaitik apliketan zan kenketea ezabatu egingo da.
Bestalde, Eudelek konpromisoa hartuko dau udalek beren udal euskaltegietako giza baliabideak euskera-eskolen eskarietara egokitu daiezan eta eskariaren eta eskaintzearen arteko doikuntzea egiteko. Egokitzapen horretarako, gehienez be, bost ikasturteko epea izango dau euskaltegi bakotxak, egungo 2009-2010 ikasturtean hasita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!