BGC+i barrikuntzeari buruzko nazinoarteko biltzarra egingo da zemendiaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian

Bizkaie! 2009-10-14 10:37

Google, Sony eta Igarle enpresetako ordezkariak eta Tom Kelley edo Inma Shara lako hizlariak izango dira zemendiaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan Business Global Conference+i (BGC+i) Nazinoarteko Biltzarraren zazpigarren edizinoan, SPRI erakundeko iturriek iragarri dabenez.

Google, Sony eta Igarle enpresetako ordezkariak eta Tom Kelley edo Inma Shara lako hizlariak izango dira zemendiaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan Business Global Conference+i (BGC+i) Nazinoarteko Biltzarraren zazpigarren edizinoan, SPRI erakundeko iturriek iragarri dabenez.

Aurten aztertuko dituen gaien artean, adituak aahleginduko dira zehazten zenbateraino dan garrantzitsua eragile, enpresa eta erakundeen arteko lankidetzea erakundeetako barrikuntzea lortzeko. Topaketea 'Barrikuntza Sarean' izenburupean egingo da eta bertan batuko dira barrikuntzearen arloko nazinoarteko adituak. Biltzarrera joan nahi dabenek www.ibgconference.com helbidean emon leikie izena.

Urteroko topaketa honen sustatzaile eta antolatzaileak dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI), Espainiako Elektronika, Informazino, Teknologia eta Telekomunikazino Enpresen Alkartea (AETIC) eta Euskadiko Telekomunikazinoen Kluster Alkartea (GAIA). Jardunaldian 500 lagun baino gehiago batuko dira.

Tom Kelley barrikuntzearen guruak zabalduko dau biltzarra eta Sareko lankidetzearen bidez barritzeko giltzarriak zeintzuk diran azalduko dau. Kelley 'The Ten faces of innovation' liburuaren egilea eta Ideo aholkularitza enpresako presidentea. Ideo erreferente bat da enpresako barrikuntza arloan eta, Fast Company-k eginiko zerrendearen arabera, munduko bost konpainia barritzaileenen artean dago.

Bestalde, Inma Shara orkestra zuzendariak, Londreseko eta Errusiako orkestra sinfonikoak zuzendu dituanak eta Europako Bikaintasunaren saria jaso dauenak, bere esperientzia kontauko dau, azalduz zer dan modu koordinatuan lan egitera behartutako persona talde handi bat zuzentzea eta ze garrantzitsua dan horretarako lankidetzan oinarritutako lidergo estilo bat garatzea.

Google, Sony, Igarle, Grupo Intercom edo DAD (Rodolfo Carpintieren eskutik) enpresek barrikuntzako estrategia barriei buruz daben jakintza alkartrukatuko dabe.

Esangura horretan, eta lana bloke tematikoetan banatuz, bi jarduera eremu barri azalduko dira: kontsumitzailearen parte-hartzea ('crowdsourcing') eta joera-ehiztariak ('coolhunting'). Horreen bidez hobeto ezagutu daitekez enpresen ondasun eta zerbitzuen helburu diran merkatua eta publikoa. Gainera, kasu praktikoakaz azalduko da zelan aldatu enpresearen filosofia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu