EHUko ikertzaile batek euskerazko akats sintaktikoak topetako eta zuzentzeko sistemea sortu dau

Bizkaie! 2009-09-21 15:26   Euskerea berbagai

'Saroi' tresna erabilerraza eta malgua da, eta maila desbardinetako hizkuntza-ezaugarriakaz lan egiteko gai da (morfologia, morfosintaxia, sintaxia, etab.). Egilearen esanetan, hizkuntzalaritzarako lan-tresna egokia eta erabilgarria izan daiteke.

Akats sintaktikoak atzemon eta zuzentzeko dagozan tresnen analisia egin dau UPV/EHUko ikertzaile batek bere doktore-tesian. Testuinguru zabaleko akatsak detektetako -adibidez, komunztadura-erroreak- esaldiaren analisi-zuhaitza arakatzea beharrezkoa da. Horretarako, tresna aproposik ez dau topau ikertzaileak, eta, horregaitik, 'Saroi' tresnea sortu dau. Saroik akats sintaktikoen tratamendua egiten dau, eta, gainera, analisi-zuhaitzen egituren gaineko kontsultak egiteko eta zuhaitz horreetan egitura linguistikoak bilatzeko be balio dau.

Saroi tresna erabilerraza eta malgua da, eta maila desbardinetako hizkuntza-ezaugarriakaz lan egiteko gai da (morfologia, morfosintaxia, sintaxia, etab.). Egilearen esanetan, hizkuntzalaritzarako lan-tresna egokia eta erabilgarria izan daiteke.

Tesiaren egilea eta Saroiren sortzailea Maite Oronoz Anchordoqui da, eta bere lana 'Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura' izenburupean aurkeztu dau. Ikertzailearen eretxiz, euskerearen egoerea dala eta (estandarizazino-prozesuan dago, aberatsa da euskalkiei jagokenez, eta erdara indartsuek inguratzen dabe) ohikoa da erabiltzaileek Euskaltzaindiaren arauetatik aldentzen diran hizkuntza-egiturak erabiltea. Egitura zuzenetatik edo arauetatik desbideratzen diran egitura horreei akats edo errore deitu deutse tesiaren egileak.

Datetan, postposizino-lokuzinoetan eta, batez be, subjektu, objektu eta zehar-objektu funtzinoa beteten daben osogaien eta aditzaren arteko komunztaduran izaten diran akatsak atzemon ditu ikertzaileak ikerketa-lanean.

Akats horreen bila corpus akastunak zein zuzenak modu automatikoan analizetako, UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldearen analisi sintaktikorako prozesua erabili dau Maite Oronozek, eta informazino linguistikoa adierazteko, barriz, XML bidezko oharpen-sarea.

Akatsak atzemon eta zuzentzeko erabilten diran teknikei gainbegiratu zabala emon ondoren, hizkuntza-ezagutzan oinarritutako teknikak erabiltea erabagi dau Oronozek. Holan, testuinguru lokaletan (segidan dagozan bospasei berbako eremuetan) jazoten diran akatsak atzemoteko eta zuzentzeko, hizkuntzearen tratamendu automatikoko bi tresna ezagun erabili ditu: Xerox Finite State Tool (XFST), datetako akatsak lantzeko, eta Murriztapen Gramatika (MG), postposizino-lokuzinoen erabilera okerrei aurre egiteko.


Egileari buruz

Maite Oronoz Anchordoqui (Hondarribia, 1972) Informatikan lizentziatua da. IXA taldeko ikertzailea da 1996tik, eta UPV/EHUko Informatika Fakultadeko irakasle laguna da 2001etik hona. Bere lana UPV/EHUko Informatika Fakultadeko Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko Arantza Díaz de Illarraza eta Koldo Gojenola irakasleen zuzendaritzapean egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu