Euskerea sustatzeko hainbat ekimen Bermeon

Bizkaie! 2009-09-21 14:53   Euskerea berbagai

Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, herriko euskaltegiakaz batera, euskera ikastaro bi eta Berbalagun egitasmoa antolatu ditu. Ikastaroak gurasoei eta etorkinei zuzenduta dagoz eta kolektibo horreek biek daukiezan beharrizanak kontuan izanda antolatu dira, ikasketa prozesuan aurrera egin dagien ordu-kopuru, ordutegi eta matrikula aldetik erraztasunak eskaini gura deutsiezalako antolatzaileek.

Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, herriko euskaltegiakaz batera, euskera ikastaro bi eta Berbalagun egitasmoa antolatu ditu. Ikastaroak gurasoei eta etorkinei zuzenduta dagoz eta kolektibo horreek biek daukiezan beharrizanak kontuan izanda antolatu dira, ikasketa prozesuan aurrera egin dagien ordu-kopuru, ordutegi eta matrikula aldetik erraztasunak eskaini gura deutsiezalako antolatzaileek.

Gurasoentzako ikastaroa, bai euskeraz ez dakienentzat, baita berbetan jakin arren, alfabetau gura dabenentzat antolatuta dago. Gurasoen zeregina garrantzitsua da hizkuntzaren transmisinoan; zenbat eta hobeto jakin euskeraz, seme-alabei transmitiduko jaken hizkuntzea aberatsagoa izango da eta etxean eta hurreko inguruan ikasitako hizkuntzan oinarri sendoagoak izango ditue seme-alabek. Urrian hasiko dan ikastaroak 120 orduko iraupena izango dau eta iprezioa 20 eurokoa da.

Etorkinentzako ikastaroa beste herrialde batzuetatik etorri diran pertsonentzat antolatzen da, berton biziteko euskerea ikastea lagungarri dalako, izan be, euskerea jakiteak hartu-emonak errazten ditu eta aukerak eta bideak zabaldu. Ikastaroa urrian hasi eta 120 ordukoa izango da. Prezioa: 10 € + 17,5 € (materiala)

Ikastaro bietan izena emoteko epea irailaren 1etik 30ra bitartekoa izango da, AEKn, Gotzon Garitaonaindia euskaltegian edota Udaleko Euskera Sailean. Eskolak Gotzon Garitaonaindia eta AEK euskaltegietan izango dira.


Berbalagun

Honezkero martxan dago Bermeoko Berbalagun erabilera egitasmoaren seigarren ikasturtea. Egitasmo honek herriko euskal komunidadea indartzeko amesa dau, praktika esparrua zabalduz eta erabilerea sustatuz.

Zer da Berbalagun?
Astean behin lagunakaz alkartu eta gustuko ekintzak eginez, euskeraz berba egitea. Paseoan, frontoian, tabernan, mendi ibilaldietan, kultura urteeretan… euskeraz berba eginez ondo pasetea.

Lagun taldeak astean behin alkartzen dira, zaletasun, adin eta denpora librearen arabera eta talde bakotxak erabagiten dau zer egin, noiz eta non.

Norentzat da Berbalagun?

Euskeraz berba egin gura dauen edozeinek parte hartu leike, ikasle izan edo ez, berba egiteko gogoa baino ez da behar. Euskeraz ondo berba egiten dabenentzako be bada, trebatu gura dabenakaz astean behin batuz laguntzino ederra emoten da-eta. Ganera, gustuko ekintzetan parte hartzeko aukerea izango da.

Berbalagun izateko, zer egin?

Izena emoteko orria bete, norbere datuakaz, Euskaltegietan, Hizkuntza Eskolan edo Udaleko Euskera Sailean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu