AEK-k 2009-2010 ikasturterako matrikulazino-kanpainea aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-09-07 17:53   Euskerea berbagai

AEK-k 2009-2010 ikasturterako matrikulazino-kanpainea aurkeztu dau gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Eskolak, mintzapraktika egitasmoa, barnetegia, autoikaskuntzea edota euskerea normalizetako planak eskaintzen ditue, besteak beste, AEK euskaltegietan.

AEK-k 2009-2010 ikasturterako matrikulazino-kanpainea aurkeztu dau gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, honako berbakaz:

Egun on eta ondo etorri AEKra
Ondo etorri euskera ikasteko biderik laburrenera
Ondo etorri garena ikasteko biderik onenera

Esaerak dinoanez, biderik laburrena ez da beti onena
Ez da beti interesgarriena
Ez da beti dibertigarriena

Esaerak dinoanez, biderik laburrena ez da beti aberasgarriena

Baina batzuetan bai
Batzuetan, biderik laburrena da onena

AEK da euskera ikasteko biderik laburrena
AEK hur dagoalako, Euskal Herri osoan doguzan euskaltegiei esker
AEK hurrekoa dalako, ikasleagaz hurreko loturea lantzen dauelako

AEK da euskera ikasteko biderik onena
AEK-k metodologiarik landu eta egokienakaz lan egiten dauelako
AEK-k, euskera irakasteaz gan, euskerearen mundua erakusten dauelako

Izan be, euskerea ikastetik garena ikastera dagoan bidea
Garena ikastetik euskera ikastera dagoan bide bera da
Biderik laburrena
Biderik onena
AEK

Batzuetan, biderik laburrena da onena
AEK, garana ikasteko


Urtero legez, aurtengo eskaintzea be zabala izango da. Hona hemen:

Eskolak: maila guztiak, egunean 2 ordu ordutegi desbardinetan, eta 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak goizez edo arratsaldez.

Titulu homologatuak: 1.go, 2., 3. (EGA) edo 4. mailako tituluak.

Taldeentzako ikastaroak: enpresetako behargin, merkatari, alkarte, etorkin, guraso, koadrila, adinekoentzat...

Barnetegia: egunean 6 orduko eskolak, urteerak eta bestelako ekintzak Foruko (Bizkaia) egoitzan.

Autoikaskuntza: ordutegia eta ikas erritmoa aukeran, tutorearen laguntzinoa, eta mintzapraktika taldean.

On-line ikastaroak: 3. maila (EGAren baliokidea) eta 4.a preparetako, baita idazkuntza tailerrak be.

Glotodidaktika: euskera irakasle izateko preparazinoa, baita on-line be.

Material didaktikoa: euskaltegi eta eskoletarako.

Itzulpen zerbitzua: gaztelania-euskerea eta alderantziz, euskerazko testuen zuzenketa, ahozko itzulpena...

Euskerearen normalizazinoa eta erabilerea sustatzeko zerbitzua: normalizazino eta aholkularitza planak enpresa eta erakundeentzat, herrietarako plan estrategikoak.

Eskaintza zabalaz gan, orain dala urte batzuk AEK-k euskaltegitik kanpo euskerea praktiketako hainbat programa eta ekintza jarri zituan martxan, tartean mintzapraktika egitasmoak. Talde horreetan, euskaldun osoak eta euskera ikasleak astean behin alkartzen dira hareek aukeratutako egunean eta lekuan euskeraz berba egin eta ondo pasetako. Informazino gehiago www.praktikatu.blogspot.com web-gunean.

Bestalde, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, AEK-k berak argitaratzen dauen AIZU! aldizkaria jasoten jarraituko dabe hilero ikasle guztiek eta, horrezaz ganera, goi-mailako ikasleek beste aukera bat izango dabe ikasturte honetan asteburuan ikas-prozesuan sakontzen jarraitzeko, AEK-k eta Berria egunkariak lortutako hitzarmen bati esker, asteburuko egunkarien harpidetzea erdi prezioan egin ahal izango dabelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu