Euskal Herriko Unibersidadeak Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra jarriko dau martxan datorren ikasturtean

Bizkaie! 2009-07-24 15:18
Euskal Herriko Unibersidadeak Bologna planari egokitutako 87 gradu eskainiko ditu 2010-2011 ikasturtetik aurrera. Gehienek 240 kreditu izango ditue eta bost ezagutza arlotan banatuko dira: Zientzia esperimentalak, Arkitekturea eta Injinerutzea, Osasun zientziak, Zientzia sozial eta juridikoak, eta Artea eta Gizarte zientziak

EHUk hainbat titulu barri eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera, horreen artean, IV. Belaunaldiko Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra. Ekimen aitzindaria da hau eta bere helburua itsas turismoaren sektorean azterketa akademikoa burutu eta adituak preparetea da.

EHUk hainbat titulu barri eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera, horreen artean, IV. Belaunaldiko Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra. Ekimen aitzindaria da hau eta bere helburua itsas turismoaren sektorean azterketa akademikoa burutu eta adituak preparetea da, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Masterra Europako Unibersidade Eremura egokitua dago eta Nautika eta Itsasontzi Makineriako Goi Eskola Teknikoan izango dau egoitza. Era berean, THR International Tourism Consultants izeneko espezializautako aholkularitza-enpreseak be parte hartuko dau; multinazional honek 50 herrialde baino gehiagotan ditu proiektuak.

Titulu hau sortzearen arrazoiak dira, batetik, turismoari jagokonean eskaerak asko aldatzen ari dirala eta, bestetik, alor horri jagokonean, gizartean kultura barri bat zabaltzen ari dala; 'Gaur egungo bezeroek deskantsua ez eze, behar emozionalak asebete eta esperientzia barriak be bizi nahi ditue', azaldu dabe.

Horri guztiari, 'IV. Belaunaldiko Turismoa' deitu jako turismoaren sektorean. Turismoa ulertzeko modu honek bezeroari sentsazino, bizipen eta emozino barriak eta desbardinak sorrarazo gura deutsoz, deskantsu pasiboa alde batera itxita. Holan, ondo paseteaz gan, ezagutza barriak lortzeko bidea zabaltzen da, 'Entertainment' deitzen dan horretatik 'Edutainment' (Educational entertainment edo entertainment-education) deiturikora salto eginaz.


130 Miloe lanpostu

Turismoaren Mundu Erakundeak aurrikusi dauenez, merkatu turistikoek krisiari aurre egingo deutsie eta aisialdia kontsumiduteko modu barriak, IV. Belaunaldiko Turismoak, hain zuzen, sektore hau munduko ekonomiaren lehenengo postuan jarriko dau 2020. urtean. Horrek ekarriko dau mundu osoko turisten kopurua (gaur egun 900 miloe inguru) hirukoiztu egingo dala eta 130 miloe lanpostu barri sortuko dirala. Testuinguru horretan, gizakiak betidanik itsasoagazko sentidu dauen erakarpen hori negozio barriak garatzeko aukera parebakoa bilakatzen da.

EHUk etorkizunaren erronkei azkartasunez erantzun nahi deutse eta horregaitik antolatu dau IV. Belaunaldiko Itsas Turismoaren Nazinoarteko Masterraren lehenengo edizinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu