Gernika-Lumo ‘Anfitriones’ proiektuaren egoitza izango da

Bizkaie! 2009-07-24 11:38
Foru herria Estaduan ekimen hau hartuko dauen 40 egoitzatako bat izango da, Bizkaiko bakarra

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bultzatu eta Basquetour Euskal Turismo Agentzia laguntzaile moduan dauen ekimen honen asmoa turistak Bizkaira etorten diranean euren etxean bezela sentiarazotea da.

Gernika-Lumo Estaduko beste 40 herrigaz batera aukeratu dabe 'Anfitriones' izeneko proiektuaren egoitza izan daiten. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bultzatu eta Basquetour Euskal Turismo Agentzia laguntzaile moduan dauen ekimen honen asmoa turistak Bizkaira etorten diranean euren etxean bezela sentiarazotea da. Horretarako konbidatuak hartu eta atentzinoa emoterakoan jarraitu beharreko baloreak transmitidu behar jakez, turistek bisitea errepetidu daien.

Egitasmo honegaz lurralde honetako eskaintza turistikoa desbardina izatea nahi da 'zerbitzu personalizatua eta atsegina emonez, turistak igarri daian tratu partikular eta desbardinak eskaintzen dirala beste destino batzuen aldean', nabarmendu dau Begoña Larriba, Turismo Zinegotziak.

Esangura horretan, Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak, Bermeokoagaz batera eta Urremendi Busturialdeko Landa Garapeneko alkarteagaz alkarlanean, ekimen hau Bizkaia arloan garatuko dau aurten.


Prestakuntzea eta edertzea

Anfitriones proiektua bi ardatzen arabera egituratuta dago: Detailearen kulturea eta Detailearen helmugea. Lehenengoari jagokonez, milaka profesional hezi nahi dira detailearen kulturea sustatzeko, bezeroak detaileakaz mimauta sentiduten diralako eta holan itzultzeko gogoa sortzen jakelako; 'Hauxe da leialtasuna lortzeko modurik onena', azaldu dau Turismo zinegotziak.

Proiektuaren beste helburu nagusi bat destinoak edertzeko gogoa piztea da. Horretarako, urriaren hasieran kudeatzaile publiko eta ekintzaile sozialei zuzendutako kontzientziazino plan bat jarriko da martxan. Honeei espazio publikoa eta ingurua estetikoki hobetzera zuzenduta dagozan ekintzak egiteko beharra azalduko jake.

Proiektu honen arrakastearen tresna garrantzitsuenak detaile txikiak, zerbitzuaren dimentsino emozionala eta bezeroarenganako harremana dira. Honeek besteakanako diferentzia marketan dabe eta horregaitik indartu behar dira enpresek banan-banan edo taldeka egindako ekimenen bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu