Carlos Villochek itsaspean egindako 70 irudi erakutsiko ditu garagarrilaren 27tik Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

Bizkaie! 2009-07-23 14:28

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak 'Blues' izenburuko erakusketea izango dau ikusgai garagarrilaren 27tik zemendiaren 1era arte. Erakusketeak munduko itsaspeko argazkilaririk ospetsuenetariko bat dan Carlos Villoch bizkaitarrak egindako 70 irudi ikusgarri batzen ditu.

Museo bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez, itsaspeko kameren bilakaera historikoa erakusten daben zenbait tresna be ikusiko dira erakusketan.

Inaugurazinoa garagarrilaren 27an izango da, 10:00etan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan bertan. Aurkezpenean, Villochek erakusketatik zehar ibilalditxo bat egingo dau, erakusketea osotzen daben bost sailen gaiak azalduz, hau da, 'Bizkaiko Golkoa', 'Urdinean', 'Uharria', 'Pezioak' eta 'Bidaia'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu