Emon botoa Bilboko Aste Nagusia Kultur Ondare izentetako

Bizkaie! 2009-06-17 17:51

Ekimen honegaz Udalak eta Bilboko komunikabide gehienek uritarrak animau gura ditue Aste Nagusia Kultur Ondarearen Altxorra izateko botoa emon deien, Bureau de Capitales Culturalesek zabaldu dauen hauteskundean.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaiak Saileko Zinegotzi Ordezkari eta Jai Batzordeko presidente, Isabel Sanchez Roblesek, komunikabide laguntzaileetako ordezkariakaz batera, 'Aste Nagusia Ondare Kulturalaren Altxorra. Zeure esku dago' kanpainea aurkeztu dau. Ekimen honegaz Udalak eta Bilboko komunikabide gehienek uritarrak animau gura ditue Aste Nagusia Kultur Ondarearen Altxorra izateko botoa emon deien, Bureau de Capitales Culturalesek zabaldu dauen hauteskundean.

Bagilaren 28ra arteko botazinoan, Aste Nagusia beste 44 hautagaigaz dago lehian, besteak beste Sanferminakaz, Cadizeko Inauteriakaz edo Santiagoren Bideagaz.

Aste Nagusia Estaduko Ondarearen hamar kultur altxorretako bat izateko izentaua izateak 'gure jaiaren eredua balioztatzen dau' esan dau Isabel Sánchez Robles Jaietako zinegotziak. 'Halan da be –erantsi dau- behin hautagai izanik, behartuta gagoz, bilbotar guztiok, final barri bat jokatzera. Beste uri batzuk be jokatzen ari diran finala. Adibide moduan lehiaketa honen lehenengo 48 orduetan Googlen erregistrautako erreferentzia kantidadea: 170 erreferentzia eta albiste editau dira estadu osoko komunikabideetan, batez be gugaz lehian dagozan urietan'.

Aste Nagusia Estaduko kultur ondare Inmaterialaren 10 altxorretako bat izateko izentapena orain aste bete baino gitxiago jaso eban Udalak eta berehala izentapena babestea erabagi eban. Hori bai, lehenengo momentutik Aste Nagusiaren kandidaturearen aldeko edozein laguntza-kanpaina beste gizarte-eragileen laguntzinoagaz egin behar zala ulertu eban, kasu honetan komunikabideakaz.

Pasa dan aste amaieran komunikabideen arduradunei egindako preminazko deialdiari modu zabal eta emonkorrean erantzun deutse gehienek, eta Udalak diseinautako publizidade euskarriak doban sartzea onartu dabe.

Gauzak holan dirala, bagilaren 28ra arte, Bizkaia Irratia, COPE Bilbao, Onda Cero Bilbao, Punto Radio Bilbao, Radio Bilbao-Cadena SER, Radio Nervión eta Radio Popular de Bilbao irratiek iragarkiak emitiduko ditue uribilduko jaien alde botoa eskatuz. Bilbovision, Canal Bizkaia, Tele Bilbao eta Tele 7 telebista lokalek gauza bera egingo dabe spotekin, eta DEIAk, El Correok eta Qué! Nerviónek be iragarkiak sartuko ditue. Horrezaz gan, komunikabide laguntzaileek beren audientzia eta irakurleak informauko ditue jazoera honen edozein alde nabarmenari buruz.


'Aste Nagusia. Kultura Ondarearen Altxorra. Zeure esku dago'

Kanpaineak beste talde, gizarte-eragile eta uritarren konplizidadea lortu nahi dau. Esangura horretan, Turismo eta Jai Zinegotziak uritarrak kandidaturea beren sare sozialetan, facebook, tuenti eta enparauetan txertatu deien animau ditu.

Astelehen honetan, bagilak 15, Espainiako Ondare Inmaterialen 10 Altxorrak aukeratzeko herritarren hauteskundearen epea hasi zan, Bureau Internacional de Capitales Culturalesek garatzen dauen ekimenaren arabera, estaduko ondare inmaterial eta aberatsa sustatzeko, zabaltzeko, sentsibilizetako eta gordeteko.

Botoa emoteko lehenengo 24 orduetan, 11.602 lagunek hartu dabe parte. Botoa emoteko epea bagilaren 28an, domekan, gauerdian amaituko da.

Gogoratu, beraz, Aste Nagusiaren aldeko botoa emon nahi dauenak www.bilbao.net web orrialdearen bidez egin leikela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu