Oiane Cabornero injineruarentzat Accenture Saria

Bizkaie! 2009-06-08 18:51

Promozinoko espediente akademikorik onenarentzako saria lortu ondoren, 10 puntuko batez besteko kalifikazinoa tarteko, Oiane Cabornero Fernández injineruak errekonozimendu barri bat eskuratu dau gaur: Karrera Amaierako Proiekturik Onenarentzako Accenture Saria.

Promozinoko espediente akademikorik onenarentzako saria lortu ondoren, 10 puntuko batez besteko kalifikazinoa tarteko, Oiane Cabornero Fernández injineruak errekonozimendu barri bat eskuratu dau gaur: Karrera Amaierako Proiekturik Onenarentzako Accenture Saria. Nikita izeneko robot humanoidearen garapena izan da, kontrol-sistema eta guzti, Oianeri saria irabazteko aukerea emon deutson proiektua. Garapen horren bitartez, robotak, oztopoak gainditzeaz gan, beste automata batzuen kontra burrukan egin leike Japoniako sumo burrukalarien antzera. Oiane Caborneroren proiektua Eskolako Sistemen Injinerutza eta Automatikako Itziar Cabanes irakasleak zuzendu dau.

X. edizinora heldu dan Accenture Saria Bilboko Injinerutzako Goi Eskola Teknikoak izen bereko aholkularitza-konpainiagaz sinatutako lankidetza-akordioaren emoitzea da, Bilboko Injinerutzako Goi Eskola Teknikoaren Hezkuntza-Lankidetzarako Programearen barruan mamitutakoa, beti be aurkeztutako lanen izaera barritzailea eta alderdi teknologikoa erispiderik baloratuenetakoak diralarik.

Kasu honetan, proiektuan robot humanoide bat garatu dau irabazleak merkatuan salgai dagoan kit batetik abiatuta, eta beharrezko sentsoreak erantsita, bi proba-mota gainditzeko gauza izatea lortu dau. Lehenengo probak mobikortasuna frogatzea dau helburu, eta horretarako, robotak probalekuan aurrerantz eta atzerantz mobidu eta eskailera itxurako oztopoa gainditzeko gaitasuna dauela frogatzeko moduko bi ariketa eratu dira, beti be ahalik eta denporarik laburrena eginez. Bigarren proba askoz be sofistikatuagoa da, izan be, androidea sumo burrukan jartea baita helburua.

Burruka horreetan, 3na minutuko bi erasoaldi egon ohi dira, eta beste bat bardinketea gertatzekotan. Erasoaldien artean bi minutuko tartea ixten da robota preparetako. Burrukea irabazten dau Yuhkoh puntu gehien lortzen dauen robotak –proba inspirau dauen burruka japoniarrean bezela–, kontrarioa zehaztutako eremu batetik kanpora atararazoz. Bardinketea baldin bada, hiru minutuko beste erasoaldi bat egiten da, eta horretan be bardinketa gertatzekotan, pisurik txikiena, burrukan izandako bilakaera edota diseinuaren sormena lako erispideei erreparetan jake.


Irailean Valladolid-en lehiatuko da

Karrera amaierako proiektua garatzean, Oiane Cabornerok Automatikaren Espainiar Batzordeak Estadu osoko unibersidadeetako gradu eta graduondoko ikasleentzat antolatzen dauen robot humanoideen CEABOT lehiaketan parte hartzea izan dau helburu. CEABOT’09 lehiaketea Valladolideko Unibersidadean egingo da irailaren 2tik 4ra bitartean.

Satelite eta estazio orbitalen diseinu aurreratuari buruzko ikerketa bat, ordenagailuari personak arpegikerearen arabera ezagutzeko aukerea emoten deutson aplikazino bat, ibilgailuak aparketako galga elektroniko bat edota hegazkin supersonikoek eragindako zaratea murrizteko proiektu bat dira aurreko edizinoetan saritutako proiektuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu