Eguzkia lagun, milaka euskaltzale batu dira Galdakaon Ibilaldia ospatzeko

Bizkaie! 2009-06-01 10:40   Euskerea berbagai

'Urte osoan egindako lanak egun arrakastatsu honetan izan dau amaierea. Aldez aurretik jarritako helburuen lorpen maila erabatekoa izan da'. Ibilaldiaren antolatzaileak pozik agertu dira jaiak izandako erantzunagaz eta jazotako istiluak ibilbidetik kanpo izan dirala azpimarratu dabe.

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako Ibilaldia 09 deiari erantzunez, milaka euskaltzale batu dira Galdakaon 'Gerizpetik eguzki begire' lelopean.

'Urte osoan egindako lanak egun arrakastatsu honetan izan dau amaierea. Aldez aurretik jarritako helburuen lorpen maila erabatekoa izan da'. Ikastoleak bere hezkuntza-proiektua garatzeko behar dituan baliabideak lortu ditu eta Ikastolak ateak zabaldu eta etorkizuna eregiten jarraituko dauela jakinarazo dabe antolatzaileek.

Goizean, ikastola orain dala 42 urte 'gerizpean' sortu eben bazkideek, oraingo bazkideek eta ikasle gazteenek zintea moztu eta zirkuituari hasierea ofiziala emon eutsen. Bestalde, aurtengo omenaldiak sukaldaritza gaia jorratu dau eta omenduek sukaldaritzea eta euskerea eskutik joateko gonbita egin eutsen euskaltzaleei.

Azkenik, Lehendakari Agirre plazan izandako istiluen harian (Ertzaintza ETAren aldeko kartelak kentzerakoan sortutakoak), Ibilaldiaren antolatzaile-taldeak honako hau esan dau 'jazotakoak Ibilaldiaren ibilbidetik kanpo gertatu dira; ibilbideko gune guztietan ez da ezelako arazorik egon'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu