Emakundek eskoletan egindako bardintasunaren aldeko lana erakutsiko dabe astelehenean Donostian 460 ikaslek

Bizkaie! 2009-05-29 16:11

EAEko 11 eskolako 460 ikaslek parte hartu dabe egitasmo honetan: Arabako Ikasbidea ikastola; Bizkaiko Geroa Ikastola LHI, Kareaga Goikoa LHI, Kurutziaga Ikastola, San Felix Ikastetxea, San Pelayo Ikastetxea, Vda. Epalza LHI eta Zaldupe Ondarroako EP; eta Gipuzkoako Dunboa LHI, Txantxiku Ikastola, Urretxu-Zumarraga Ikastola.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 11 ikastetxetako 460 ikaslek eta euren guraso eta irakasleek urtean zehar Emakundek bultzaturiko 'Nahiko' programearen barruan egindako lana erakutsiko da astelehenean Donostiako Kursaal Jauregian. Emakumeen kontrako indarkeriari hezkuntza mundutik eta prebentzinoaren bitartez aurre egitea helburu dauen 'Nahiko' programan parte hartu daben 9 eta 10 urte bitarteko ikasle, irakasle eta gurasoek egindako lana erakutsiko da bertan. Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak zabalduko dau ekitaldia.

Emakundek 2003an sortu eban 'Nahiko' programea hezkuntza munduan emakumeakazko biolentziaren kontrako prebentzino programak aurrera eroateko. 'Nahiko' tratu txarrak prebeniduteko eskola-egitasmoa da eta bere helburu nagusia da ikasleen etorkizuneko bikote harremanak bardintasunean eregitea.

Programea, esperimentazinoan, ikerketan eta bertan parte hartzen daben ikastetxeetako irakasleakaz izandako baterako ekintzan oinarritzen da, eta programarako berenberegi landutako materialak erabilten ditu.

Ikasturtean zehar erabilitako unitate didaktikoen aurkezpena egingo dabe astelehenean neska-mutilek Kursaaleko taula gainean. Sei dira landu diran unitate didaktikoak: zainketea, aniztasuna, bardintasuna, lanbideak, komunikabideak eta alkarbizitzea bardintasunez.

Besteak beste, emakumeak gizonezkoen menpeko bilakatzen dituen 'puntu grisak' identifikau eta 'puntu gris' horreek bardintasunezko puntuak -'puntu berdeak'- zelan bihurtu ikasi dabe, 'apurka-apurka mundu grisa mundu berdea bilakatzeko'.

EAEko 11 eskolako 460 ikaslek parte hartu dabe egitasmo honetan: Arabako Ikasbidea ikastola; Bizkaiko Geroa Ikastola LHI, Kareaga Goikoa LHI, Kurutziaga Ikastola, San Felix Ikastetxea, San Pelayo Ikastetxea, Vda. Epalza LHI eta Zaldupe Ondarroako EP; eta Gipuzkoako Dunboa LHI, Txantxiku Ikastola, Urretxu-Zumarraga Ikastola.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu