Euskal kultureari buruzko munduko artxibategi handienak Betoñon zabaldu dau egoitza

Bizkaie! 2009-05-29 11:08

Antso Jakituna Fundazinoak Gasteizen zabaldu dauen egoitza barria bart inaugurau dabe, pubikoarentzat datorren astelehenean zabalduko daben arren, eta okasinorako erakusketa berezia preparau dabe. Euskal Herrian topau dituen sei gramatika liburu zaharrenak batzen ditu erakusketeak. Lapurdiko Pierer d´Urte eleizgizonak 1715ean topautako idatziak dira.

Antso Jakituna Fundazinoak Gasteizen zabaldu dauen egoitza barria bart inaugurau dabe, pubikoarentzat datorren astelehenean zabalduko daben arren, eta okasinorako erakusketa berezia preparau dabe. Euskal Herrian topau dituen sei gramatika liburu zaharrenak batzen ditu erakusketeak. Lapurdiko Pierer d´Urte eleizgizonak 1715ean topautako idatziak dira.

Caja Vital Kutxak sustatutako Fundazinoko arduradunekak prentsaurrean azaldu dabenez, erakusketako liburuak 1715. urtekoak dira Lapurdiko Pierre d´Urte elizgizonak topautakoak. Macclesfieldeko konde ingelesen liburutegian gordeta egon dira urtetan, Sancho el Sabio Fundazinoak Sotheby´s-eko enkantean erosi dituan arte. Idatzi horreek izkutuan gordeta egozan Shiburn Castle gazteluko liburutegian, Watlingtonen (Oxfordshire) kokatutako Erdi Aroko eraikinean.

Erakutsiko dituen sei aleak larruz estalita dagoz eta Britainia Handiko nobleziaren armak agertzen ditue. Ale horreetan, 'Grammaire Cantabrique' eta 'Dictionarium Latinocantabricum' lanak batzen dira, 1715. urte inguruan Pierre d´Urtek sortuak. Lapurtarra frailea izan zan, baina ondoren artzain kalbinista bilakatu zan eta Britainia Handira iges egin behar izan eban Nantesko Ediktuaren ezeztatzearen ondorioz (1685). Londresen zala, Edward Lhwyd edo Moses Williams hizkuntzalariakaz bat egin eban. Galesaren eta euskerearen arteko loturea defendiduten eben hizkuntzalari horreek. Moses Williams Ezagutza Kristinauaren Zabalkunderako Soziedadeko kide zan -Macclesfieldarrek be babesten eben alkartea- eta uste da berak bultzatu ebala Pierre d´Urte Itun Zaharra euskerara itzultzera.

Aitatutako bi lanetan, d´Urtek garai haretan berba egiten zan euskerearen testigantzea erakusten dau, eta urte batzuk beranduago Manuel Larramendik egindako lanera aurreratu zan; hau da, gramatika eta hiztegi hirueledunak idatzi zituan. Antso Jakituna Fundazinoaren arabera, aberastasun handiko lexikoa erabili eban.

Euskal kulturearen inguruko dokumentazino zentro bibliografiko barria Betoñon dago, garai bateko Karmeldar Oinutsen kapera neogotikoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu