'Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?' Udako Ikastaroen inguruko lehiaketea aurkeztu dau UEUk
2009-05-18 12:42 Euskerea berbagaiLehiaketan parte hartzeko, erantzunak komunikazioa@ueu.org helbidera bialdu behar dira, maiatzaren 22a baino lehen.
Aurtengo Udako Euskal Unibersidadeko Udako Ikastaroetako leloa 'Jantzi' da, izan be, UEUk bere ikastaroetan aukerea emoten dau bakotxaren neurrira, era freskoan eta parte hartzailean jazteko. Jantzi berbeak, baina, esanahi bat baino gehiago dauka euskaran. Jantzi, erropak jantzi geinkez. Geure burua be bai; ezagutzez, trebetasunez... Eta erantzi... modu askotara erantzi daiteke norbera. Berba horreekaz jokatuta lehiaketea antolatu dau UEUk.
Bizi dogun egoera ekonomikoa aintzat hartuta, gazteakana hurreratu eta Udako Ikastaroetan parte hartzeko erraztasunak emon nahi ditu UEUk. Horregaitik erakundeen diru-laguntzinoak lortzeko lana egin dau aurten be, eta horregaz batera, lehiaketa hau antolatu dau. Lehiaketea gazteei zuzenduta egongo da, eta irabazleak ikastaroetarako matrikulea eta netbook bat irabaziko ditu.
Lehiaketan parte hartzeko honako galderei erantzun beharko jake: Nor jantziko zeunke? Nor erantzi? Eta zergaitik? Galderak sms hizkuntzan, errimaz, bertsoz, norberaren euskalkiz... erantzun daitekez. Modu originalenean erantzuten dituanak saria jasoko dau.
Lehiaketan parte hartzeko, erantzunak komunikazioa@ueu.org helbidera bialdu behar dira, maiatzaren 22a baino lehen.
Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebistako aurkezleakaz batera aurkeztu dau UEUk lehiaketea, izan be, eurek erabagiko dabe lehiaketearen irabazlea zein izango dan. Maiatzaren amaieran jakinarazoko da zein dan saria jaso dauen erantzuna. Erantzun guztiak UEU 365 blogean jarriko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!