Klima aldaketeari buruzkoa da ZIO bildumearen 8. alea eta gaur, hilak 11, aurkeztuko dau EHUk

Bizkaie! 2009-05-11 10:59

EHUko iturriek adierazo dabenez, Amerikako Estadu Batuetako (AEB) Gobernuaren aholkulariak zirala hasi ziran alkarlanean, eta lankidetza horren emoitzea da liburu hau. Bertan klima aldaketeari buruzko eztabaida korapilatsuan erabilten diran argudio zientifiko eta politikoak argitzen saiatu dira.

ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bildumearen zortzigarren alea aurkeztuko dabe gaur, astelehena, hilak 11, Euskal Herriko Unibersidadeko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Paraninfoan. Liburua Andrew E. Desslerren eta Edward A. Parsonen 'Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika' da. Dessler Atmosferaren Zientzietan doktorea da eta Parson Ingurumenaren Zuzenbidean eta baliabide naturalen kudeaketan aditua.

EHUko iturriek adierazo dabenez, Amerikako Estadu Batuetako (AEB) Gobernuaren aholkulariak zirala hasi ziran alkarlanean, eta lankidetza horren emoitzea da liburu hau. Bertan klima aldaketeari buruzko eztabaida korapilatsuan erabilten diran argudio zientifiko eta politikoak argitzen saiatu dira.

EHUk argitaratzen dau ZIO bildumea Ehupress zigiluan. ZIOren helburua zientzia dibulgazinoko liburu bikainak euskeraz irakurteko aukerea eskaintzea da. Horrezaz gan, euskerazko prosa zientifikoa finkatzen lagundu nahi leuke. Jakintza-arlo askotako ikasleentzat eta unibersidadetik kanpoko jentearentzat erakargarri diran espezialidade-itzulpenak eskaintzen ditu ZIOk, beren kalidadeagaitik erreferentzia moduan erabil daitekezanak. Liburu horreen bikaintasuna nazinoarteko arrakasteak bermatzen dau.

Zientziaren dibulgazinoko lanik garrantzitsuenak euskerara ekarteko sortu eben, 2003. urtean, ZIO Bildumea. Oliver Sacksen 'Antropologo bat Marten' lana izan zan bilduman argitaraturiko lehenengoa.

Bizkaiko Foru Aldundia da bildumearen babesle nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu