Amorebieta-Etxanoko Udalak komertzioetarako software librearen aplikazino bat euskeratu dau
2009-04-16 11:19Udal biltegiaren kudeaketarako erabilten dau Udalak aplikazino hori, eta euskerazko bertsinoaren bultzatzailea izan da, udalerriko beste edozein enpresak edo komertziok erabil leikiela ikusita.
Udal biltegiaren kudeaketarako erabilten dau Udalak aplikazino hori, eta euskerazko bertsinoaren bultzatzailea izan da, udalerriko beste edozein enpresak edo komertziok erabil leikiela ikusita; izan be, software librearen lizentziaz (GPL2) banatzen danez, edozein entidatek dauka trabarik barik erabili, kopiau, aldatu eta birbanatzeko aukerea.
Openbravo POS TPV (Saltoki-Terminala) aplikazinoa da, eta txikizkako merkataritzeak eskatzen dituan funtzionaltasunen gama guztia beteten dau: salmentak, diru-itzultzeak, eguneroko txostenak, eskudiruaren kudeaketea, biltegien kudeaketea, eta abar.
Interesa daben guztiek eskura leikie Udalaren webgunean (www.amorebieta-etxano.net/openbravopos) edo Openbravo enpresa sortzailera jota (www.openbravo.com). Eusko Jaurlaritzeak kudeatuta dagoan euskerazko softwarearen zerrendari eransteko eskaria be abian dago (www.euskadi.net).
Euskeratze lan honen ondorioz, Amorebieta-Etxanoko Udala izentauta dago Openbravok Bartzelonan apirilaren 17tik 19ra bitartean banatuko dituan World Conference (http://openbravoworldconference.com/awards) sarietarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!