1.500 neska-mutil baino gehiagok parte hartu dabe Bilbao Dendak alkarteko udabarriko kanpainako marrazki lehiaketan
2009-04-15 11:25Ilusinoa biztea da ekimenaren helburu nagusia, batez be uriari eta uriko merkataritzeari bizitza emoten deutsen personen artean, eta horretarako, errealidadeaz zer pentsau eta zer ikusi asko emon ohi daben ume eta gaztetxoen ikuspuntua erabili da.
Bilbao Dendak alkarteak eta Lan Ekintza udal erakundeak antolaturiko udabarriko kanpainearen marrazki lehiaketeak 1.500 marrazki baino gehiago jaso ditu. Ilusinoa biztea da ekimenaren helburu nagusia, batez be uriari eta uriko merkataritzeari bizitza emoten deutsen personen artean, eta horretarako, errealidadeaz zer pentsau eta zer ikusi asko emon ohi daben ume eta gaztetxoen ikuspuntua erabili da.
'Ez da inondik be lan samurra izan 15 finalistak aukeratzea. Gaztetxoek alderdi desbardinak landu ditue udabarria irudikatzeko: ahotik loreak jaurtiten dituen herensugeak, ondo asetako lehoiak, maitemindutako bikoteak, erosteko poltsak daroezan personak, jentez ganezka dagozan lorategiak, txapela erabilten daben txoriak eta abar', azaldu dabe antolatzaileek.
Aukeratutako 15 marrazkiak Bilbobuseko markesinetan eta Metro Bilbaoko oppi-etan jarriko dira ikusgai apirilaren 21etik aurrera, 'eta bizitasuna eta kolorea emongo deutsie uriari'. Bilbao Dendak alkarteari atxikitako saltokiek be lehiaketako marrazki irabazleak batzen dituan kartel bana jasoko dabe. Irabazle izan diran neska-mutilek nork bere marrazkiaren olanazko kopia jaso dabe, baita 100 euroko erosketa-txartel bana be, ekimen honegaz bat egin daben auzoko saltokietan erabil daien.
Honako hau da Bilbao Dendak alkarteak Lan Ekintzaren laguntzaz antolatzen dituan urteko hiru kanpainetako bat, beti be merkataritzea uriaren dinamizatzaile ekonomiko eta sozialtzat sustatzeko helburuari jarraituz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!