Euskal Herrian bizi diran euskal-venezuelarrek urteroko XIV. Topaketea egingo dabe 18an Galdakaon
2009-04-14 12:35 Euskaldunak munduanTopaketea lagunen arteko ospakizuna izaten da eta bertan Caracaseko eta Valentziako euskal etxeen inguruan bizi izan diran lagunek alkarren barri izateko aukerea izango dabe. Hitzordu honek ia 200 lagun batzen ditu urtero.
Euskal Herrian bizi diran euskal-venezuelarren talde zabalak urteroko hitzordua dauka datorren apirilaren 18an Galdakaon. Topaketea lagunen arteko ospakizuna izaten da eta bertan Caracaseko eta Valentziako euskal etxeen inguruan bizi izan diran lagunek alkarren barri izateko aukerea izango dabe. Hitzordu honek ia 200 lagun batzen ditu urtero; gazteak eta nagusiak, baita Euskal Herrian jaiotako euren seme-alabak be, bertan izango dira.
Euskal-Venezuelar Topaketeak aurten XIV. edizinoa beteko dau, eta aurrekoetan legez Galdakaoko Elexalde sagardotegian egingo da. Eguerdi partean hasiko da jentea hurreratzen eta ohiko agur eta besarkaden ostean, mezea egingo da Elexaldeko Andra Mari eleizan, urtean zehar joan diran lagunen oroimenez.
Meza ostean, Elexalde sagardotegian eguerdiko 14:30etarako dago hitzordua jarrita. Menua honakoa izango da: odolkia piperrakaz, txorizoa sagardoagaz, makailao nahaskia, txuletea eta postrea aukeratzeko. Bazkariaren prezioa 30 euro ingurukoa izango da.
Parte hartu gura izan ezkero, Amaya Zenarutzabeitiagaz hartu-emonetan jarri 94-4567027 edo 653015813 telefonoetara deituz. E-postaz be izena-emon daiteke, mezu bat bialduz aldatze@euskalnet.net edo AMAYA.ZENARUTZABEITIAPIKATZA@osakidetza.net helbideetara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!