Euskaltzaindiak euskaltzain barria izentauko dau bihar

Bizkaie! 2009-03-25 12:45   Euskerea berbagai

Bihar, martiak 26, osoko batzarra egingo dau Euskaltzaindiak Urkiolan. Batzar horretan, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko hautagaia bozkatuko dabe euskaltzainek. Zezeilaren 27an, Donostian egindako osoko bilkuran, Xarles Videgain proponidu zan Peillenen lekua beteteko.

Bihar, martiak 26, osoko batzarra egingo dau Euskaltzaindiak Urkiolan. Batzar horretan, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko hautagaia bozkatuko dabe euskaltzainek.

Zezeilaren 27an, Euskaltzaindiak Donostian egindako osoko bilkuran, Xarles Videgain proponidu zan Peillenen lekua beteteko. Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek egin eben proposamena.

Osoko batzarra arratsaldean izango da Urkiolan, 16:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu