EA, Ahaztuak eta Udalbiltzak be Korrika 16 babestu dabe
2009-03-25 09:42 Euskerea berbagaiEuskal Herrian, makinatxu bat izan dira gizarte eragileak, sindikatuak eta alderdi politikoak Korrika 16gaz bat egin dabenak eta azken egunotan, EA eta Ahaztuak 1936-1977 Alkartea eta gaur, barriz, Udalbiltza izan dira Korrikaren mezu eta aldarrikapenakaz bat egin dabenak.
Euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko asmoz milaka izaten dira urtero Korrika abiatzen diranak euskerea indartu eta berreskuratzeko beharrizana aldarrikatzeko eta aurten be milaka lagunek egingo dabe korrika herririk herri euskerearen alde.
Euskal Herrian, makinatxu bat izan dira gizarte eragileak, sindikatuak eta alderdi politikoak Korrika 16gaz bat egin dabenak eta azken egunotan, EA eta Ahaztuak 1936-1977 Alkartea eta gaur, barriz, Udalbiltza izan dira Korrikaren mezu eta aldarrikapenakaz bat egin dabenak.
Urte birik behin AEK-k antolatzen dauen euskerearen aldeko Korrika 15, Karrantzatik Iruiñeara joan zan 2007an eta aurten, barriz, 'Ongi etorri euskaraz bizi nahi dogunon herrira' lemapean, martiaren 26tik apirilaren 5era Tutera eta Gasteiz lotuko ditu. Danetara, 2.495 kilometro izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!