Getxoko toponimia ezagutzeko hamar ibilbide gidatu jarri dira martxan

Bizkaie! 2009-03-25 09:43   Euskerea berbagai

Bigarren urtez egingo dan ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur alkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Martian eta apirilean, ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU alkartekoei eta kultur alkarteko kideei egongo dira zuzenduta eta, maiatzekoak eta bagilekoak, ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emoteko aukerea izango dabe.

Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Bizarra Lepoan euskera alkarteak herriko toponimia ezagutzeko helburuagaz hamar ibilbide gidatu antolatu ditue udabarrirako.

Bigarren urtez egingo dan ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur alkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Martian eta apirilean, ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU alkartekoei eta kultur alkarteko kideei egongo dira zuzenduta eta, maiatzekoak eta bagilekoak, ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emoteko aukerea izango dabe.

Dobakoak izango diran ibilbideak 'Getxoko leku izenak' toponimia-liburuan egongo dira oinarrituta eta gidariak azalpenak euskeraz emongo ditu, beti be taldeen arabera moldatuta.

Lehenengo ibilbidea bariku honetan, martiak 27, izango da, 18:00etan, Boluatik, Neguritik eta Ereagatik. Hurrengoa apirilaren 1ean izango da, Portu Zaharrean hasita, eta XX. mendeko euskerearen ibilbidea egingo dabe; apirilaren 7koa Bolua-Santa Coloma-Bolua-Aiboa izango da; apirilaren 21ean Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal; eta apirilaren 30ean Bidezabal-San Inazio-Neguri.

Maiatzearen 5ean, Portu Zaharrean hasita, XX. mendeko euskerearen ibilbidea egingo da; 13an, Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa; 21ean, Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari; 29an, Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari.

Bagilaren 1ean Bizkaia Zubia-Zugatzarte-Ereaga-Igeretxe ibilbidea egingo da; 9an, Bolua-Neguri-Ereaga eta 17an Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal. Lehenengo ibilbideaz ez, baina gainontzekoak 19:00etan hasiko dira. Gero, bisitariek ataratako argazkiakaz erakusketa bat egiteko asmoa dago.

Informazinoa eskatzeko eta izena emoteko Getxoko Turismo Bulegora (94 491 08 00) edo Euskera Zerbitzura jo behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu