Bilbaoeszenak antzezlanaren sormen prozesuko pausu guztiak jasoten dituan ikastaro bat antolatu dau

Bizkaie! 2009-03-12 16:41   Kulturea

Helburua, antzezlan baten prozesuko pausu guztiak aztertzea da, ikastaroa emoten dauen konpainia honek egindako lan bat zehaztuz eta etapa bakotxa aztertuz.

Antzezlan baten sormenagaz lotutako edozein arlogaz interesauta dagoanak (antzerkigintzea, interpretazinoa, eszenografia, argiztapena, zuzendaritzea...) aste beteko iraupena izango dauen ikastaro baten parte hartzeko aukerea izango dau Bilbaoeszenak antolatuta, Antzerki Baliabideen Zentruak, eta Titzina antzerki taldeko Pako Merino eta Diego Lorca irakasleen eskutik. Ikastaroa martiaren 16tik 21era izango da udal Zentruko egoitzan (Juan Gardeazabal kalea 3, Santutxuko San Frantziskito eleizearen aurrean).

Hogei ta bost orduko iraupena izango dau ikastaroak; 16:30etatik 21:30etara (martiaren 16an, astelehenean) eta ganerako egunetan, 9:00etatik 14:00etara (martiaren 17tik 20ra). Helburua, antzezlan baten prozesuko pausu guztiak aztertzea da, ikastaroa emoten dauen konpainia honek egindako lan bat xehatuz eta etapa bakotxa aztertuz.

Pako Merino eta Diego Lorca, Titzinako kideak, zortzi urte daroez antzerki sorkuntzan lan egiten. 'Folie à deux/Sueños de psiquiátrico', 'Entrañas' eta 'Exitus' bere hiru ikuskizunek, prentsa espezializatuaren eta publikoaren oso kritika onak jaso ditue. Bilbaomusikarako preparau daben ikastaroan Orri zuriaren gaineko kontuak, Inspirazinoa iratzartzearen ingurukoak, Informazinoa berrantolatu eta antzerkiaren hizkuntzara moldatzea, Espazioa, personaiak eta istorioa egituratzea edo eta Publikoaren aurreko Eszenaratzea lako gaiak aztertuko ditue.

BilbaoEszena, ikastaroaren arduraduna, arte eszeniko desbardinen esparru bihurtu nahi dan erakundea da, orokorrak zein berezituak. Kultura eta Hezkutza sailaren eskutik abian jarritako Arte Eszenikoen Baliabide Zentruak informazino bibliografikoaren zentru legez be funtzionetan dau eta informazinoa eta ikuskizun barriei babesa emoteaz be arduratzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu