Martiaren 20an amaituko da NABOren 'Aita Martxel Tillous' gazteentzako bekak eskatzeko epea

Euskalkultura 2009-03-11 11:49   Euskaldunak munduan

Aita Martxel Tillous bekea NABOk Renon egin eban azken bilkuran sortu zan, eta bere helburua euskal kulturaz interesa dauen edozein gaztek diru falteagaitik programa eta ekimenetatik kanpo ez gelditzea ziurtatzea da.

Aita Martxel Tillous bekea NABOk Renon egin eban azken bilkuran sortu zan, eta bere helburua euskal kulturaz interesa dauen edozein gaztek diru falteagaitik programa eta ekimenetatik kanpo ez gelditzea ziurtatzea da. Hasieran bekea NABOko diru propioagaz finantzau zan, baina azkenaldian partikular eta euskal etxeetako dohaintza eskuzabal asko jaso ditu. Bekea eskatzeko epea martiaren 20an amaituko da, hau da, datorren asteko barikuan.

Beka honek Aita Martxel Tillous, 14 urtez AEBetako mendebaldeko euskaldunen abadea izandakoa, omentzen dau. Tillous 1994tik 2008ra izan da AEBetako euskaldunei laguntzen. NABOk antolatzen dauen Udaleku izeneko kultur eta aisialdi taldeko udaleku kanpalekuetan hartu eban parte, txistua eta kantua erakutsiz gazte euskal amerikarrei. Eta nahiz eta AEBetan distantzia bildurgarriei aurre egin behar, ez eban sekula huts egin hamaika ezkontza, bataio, hileta edo euskal etxeetako picnic-etako hitzorduetan. Aita Martxel Baionako eleizbarrutiak AEBetara bialdu dauen azken abadea izan da; AEBetako euskaldunek, 1961an Aita Jean-Leon Luro heldu zanetik gozau dabe Baionatik etorri dan zerbitzu honetaz.

NABOko gazteentzako bekearen esleipena eskatzaileen beharrak kontuan hartuz erabagiko da. Eskatzaileek igazko errenta autorpeneko kopia bat aurkeztu beharko dabe dokumentazinoagaz. Grace Mainvil, NABOko idazkaria, izango da eskatzaileen izenen jakitun dan bakarra eta eskatzaileen pribatutasuna gorde egingo da. Aukeraketa batzordeak erabagia hartzeko behar dauen informazinoa baino ez dau izango. Eskatzaileei apirilaren 1ean emongo jake erabagiaren barri.

Eskabidea aurkezteko inprimakiak eskuratzeko eta NABOren gazteentzako egitasmoei buruzko informazino gehiago jaso gura izan ezkero, jo ondoko helbideetara:

- NABO
www.nabasque.org

- Aita Martxel, 'euskaldunen abadea'
www.basqueclub.com/Euskaldunen_Apeza.htm

- Martxel Tillous: Ipar Ameriketako euskal abade ibiltaria
www.euskalkultura.com/albisteak/martxel-tillous-ipar-ameriketako-euskal-apez-ibiltaria

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu