Martian, bertso-giroa ganezka

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-02-27 13:23   Bertsolaritzea

Hiru-lau kontu zezeila akabau orduko: dakizuen legez, sasoi hau inportantea izaten da bertsolari gazteentzat. Izan be, martiaren 4an hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea. Hil horren 27an egingo da finala Bilboko Kafe Antzokian. Hiru aste horreetan, makina bat institutu entzulez beteko dira bertsolariak animetako.

Hiru-lau kontu zezeila akabau orduko: dakizuen legez, sasoi hau inportantea izaten da bertsolari gazteentzat. Izan be, martiaren 4an hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea. Hil horren 27an egingo da finala Bilboko Kafe Antzokian. Hiru aste horreetan, makina bat institutu entzulez beteko dira bertsolariak animetako. Hemen dozue egutegia:

Martiaren 3an, 11:30ean prentsaurrekoa egongo da Bilboko BBKren egoitzan.

Bertso-saioak:

Martiaren 4an, 11:20an Markinan.
Martiaren 9an, 12:00etan Durangon.
Martiaren 10an, 11:30ean Igorren.
Martiaren 16an, 11:45ean Bilbon.
Martiaren 18an, 12:15ean Derion.

Hurrengo zapatuan, barriz, VI. Bizkaiko Bertsolari Gazteen eguna izango da Laukizen. Egun horretan ez dira faltauko urteroko bazkari ederra eta tabernaz tabernako jai-giroa. Elegante pasau eta ia-ia segiduan, martiaren 14an, ailegauko jaku Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia. Zornotzako Zelaieta zentroan, 17:30ean egingo da honako gai-orden honegaz:

- 2008an egindakoaren deskargua.
- 2009ko egitasmoaren eta aurrekontuaren proposamena.
- Zuzendaritza batzordearen osoketea (lehendakariaren hautaketea).
- Batzar nagusiko aktearen irakurketa eta, toketan bada, onarpena.

Gaiok jorratu ostean, bertso-triki poteoa egongo da Zornotzako kaleetan zehar eta, ondoren, 21:00etan, afaria Propi jatetxean. Izena emoteko martiaren 10a baino lehenago 946812711 telefonora deitu edo bizkaia@bertsozale.com helbidera mezu bat agindu beharko da. Kontuz ibili, sorpresaz betetako gaba izango ei da eta.

Parte-hartzaileak: trikitilariak, musikariak, Zallako Bertso Eskola, Etxahun Lekue, Arrate Illaro, Zornotzako Bertso Eskola, Eneko Abasolo 'Abarkas', Oihana Bartra, Hasi Bertso Eskola, Unai Iturriaga, Xabier Enbeita, Santutxuko Bertso Eskola, Gorka Ostolaza, Amuriza aita-alabak, Arratiako Bertso Eskola, Gorka Lazkano, Txapelketa gai jartzaile taldea, Markinako Bertso Eskola, Jokin Castaños, Paiatarrak, Taket Bertso Eskola, Iratxe Ibarra, Larrabetzuko Bertso Eskola, Igor Elortza, ALBE, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes.... Halanda ze, inork ez dauka ez joateko atxakiarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu