Saharako banderea jarriko dabe Bilboko Arriaga Plazan
2009-02-27 10:28Bilbok bat egingo dau gaur Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren aldarrikapenaren 33. urteurrenagaz, eta Udalak Saharako banderea jarriko dau Arriaga Plazan, herri sahararrak historikoki egindako burrukearen aldeko jarrerea erakusteko, 'bere lurraldearen jaube izatea galarazoten jakolako, Marokok modu ilegalean okupauta daukalako zatirik handiena'.
Bilbok bat egingo dau gaur Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren aldarrikapenaren 33. urteurrenagaz, eta Udalak Saharako banderea jarriko dau Arriaga Plazan, herri sahararrak historikoki egindako burrukearen aldeko jarrerea erakusteko, 'bere lurraldearen jaube izatea galarazoten jakolako, Marokok modu ilegalean okupauta daukalako zatirik handiena'. Sahara herriari errespetua eta alkartasuna erakustea da ekimenaren helburua.
1975ean, Espainiak Mendebaldeko Sahara Maroko eta Mauritaniari emon ostean, herri sahararrak errepresino militarra eta erbestealdia jasan ditu, eta horreei aurre egiten jarraitzen dau, nazinoarteko legediak onartutako autodeterminazino eskubidea lortzeko itxaropenagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!