3digitala, irudi bilduma potoloa Sarean

Bizkaie! 2009-02-03 13:42

3digitala Euskal Herriagaz zerikusia daben gaiak jorratzen dituen publizista, argitaletxe eta ikus-entzunezko produkzino etxeei zuzendutako irudi bankua da. Euren lanetan maila handiko irudiak behar dituen erakundeei zuzenduta dago.

3digitala Euskal Herriagaz zerikusia daben gaiak jorratzen dituen publizista, argitaletxe eta ikus-entzunezko produkzino etxeei zuzendutako irudi bildumea da. Euren lanetan maila handiko irudiak behar dituen erakundeei zuzenduta dago. 3digital webgunean eskura daitekezan irudiek oso arlo desbardinak hartzen ditue (antropologia, arkitekturea, paisajea, ...), beti be euskal kultura eta artea gai nagusitzat hartuta.

Gaur arte zazpi egilek emondako irudiekaz dabilz lanean, baina laster egile gehiago be izango dira. Momentu honetan ia 30.000 argazki katalogau ditue, baina argazki gehiago dira honezkero digitalizauta dagozanak. Web orrialdea astero eguneratzen da, katalogau diran argazki barriak eskainiz.

'3digitala webgunean zehar ibiltea Euskal Herrian zehar ibiltea lakoa da, bertako ohiturak, paisajeak, artea eta abar ikusiz. Gainera, honen diseinu eroso eta intuitiboak argazkiak ikusi, horreen fitxak eskuratu eta zuk zeuk preparautako argazki bildumak antolatzeko aukerea emoten deutsu'.

Kontuak kontu, 3digitala webgunean bertan, 'zuretzat interesgarriak diran argazkiak erosteko aukerea izango dozu. Oro modu errazean nahiago dozuzan argazkiak erosketarako saskian jar zeinkez eta modu seguru eta azkarrean eskuratu, beti be bereizmen handiko formatu digitalean. Erosketea burutu ostean, fitxategiak jaisteko loturea zein dan jakinarazoko deutsugu edota dokumentu hori CD batean bialduko deutsugu'.

3digitala irudi bildumea Euskomedia Fundazinoaren proiektu barria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu