BBK-k 887 plaza eskainiko ditu 0 eta 2 urte arteko umeentzat 2009-2010eko Ume Eskoletan
2009-02-03 10:44BBKren Ume Eskolak 7:30etatik 18:00ak arte egoten dira zabalik, eta gehienetan hezkuntza elebiduna eskaintzen dabe. Danetara, 140 hezitzaile dabilz lanean.
Zabalik da BBKren Ume Eskoletan 2009-2010 ikasturterako izena emoteko epea, eta zezeilaren 27ra arte egongo da aukerea. Danetara, 887 plaza eskainiko ditu BBK-k 0 eta 2 urte arteko neska-mutilentzat, erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez.
BBKren Ume Eskolen sareak 0 eta 2 urte arteko umeen artean egiten dauen hezkuntza lanak 'beharra eta familia bateragarri egiteko aukerea eskaintzen deutse gurasoei'. Era berean, umeei, euren garapen intelektuala eta fisikoa aurrera eroan ahal izateko pizgarriak eskaintzen deutsez sareak, gizarte hartu-emonen lehen ikasgaiak emoteagaz batera.
BBK-ko Ume Eskolen arduradunen arabera, hezitzaileak ardura osoz aritzen dira ondo preparautako geletan, garapenerako giro bikaina sortuz. Euren seme alabak BBKren Haur Eskoletara eroan nahi dituen familiek izena emoteko epea zabalik dabe, BBKren web-orrian (www.bbk.es) eskuragarri dagoan eskaria bete eta eskoletara eroanez.
Esan bezela, danetara 887 plaza eskainiko dira 2009-2010 ikasturtean. BBKren Ume Eskolak 7:30etatik 18:00ak arte egoten dira zabalik, eta gehienetan hezkuntza elebiduna eskaintzen dabe. Danetara, 140 hezitzaile dabilz lanean, eta azpiegiturak be egokiak dira: txikienak (0 eta 1 urte artekoak) 'sehaska' izeneko geletan egoten dira eta 'lau hankako' geletan, barriz, 1 eta 2 urte artekoak.
Musikeagaz gozau eta ikasteko aukerea be eskaintzen dabe BBKren Ume Eskolek, eta hitzezko, plastikazko edo begizko lengoaiak lantzen ditue. Jolasek psikomotrizidadea hobetzeko aukerea emoten dabe, eta umeen arteko hartu-emonak alkarbizitzearen eta begirunearen lehen ikasgaia izaten dira.
BBKren Haur Eskola sarea erakundearen 15 ikastetxek osotzen dabe, Bilbo, Barakaldo, Basauri, Etxebarri, Getxo, Leioa, Santurtzi eta Sestaon. Hileroko kuotaren barruan doaz otorduak eta zerbitzu guztiak, eta familia bakotxaren erosteko ahalmenaren arabera pagetan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!