Simon Bolivarrek 1801ean eta 1802an Euskal Herrian egindako egonaldiak ikertzeko bekarako deialdia egin da

Bizkaie! 2009-01-13 18:05

Ziortza-Bolibar udalerri bizkaitarrean dagoan Simon Bolivar Museoak ikerketa-beka baterako deialdia egin dau, askatzaile venezuelarrak 1801 eta 1802 artean Euskal Herrian egin zituan egonaldiak ikertzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek gaur jakinarazo dabenez, laguntzinoa 9.000 eurokoa da eta Historian lizentziaturea dabenentzako da. Urtebeterako da eta lana euskeraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango da.

Eskabidea aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da, eta eskabideak aurkezteko eta bekeari buruzko edozein informazino lortzeko Ziortza-Bolibarreko Udalera edo museora jo beharko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu