Bilboko Aratusteetako kartela aukeratzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2009-01-13 16:37

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2009ko zezeilaren 20tik 24ra bitartean ospatuko diran Aratusteetako Kartel Lehiaketearen sei lan finalistak ezagutzera emon ditu. Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean eta Udalaren web orrian jarriko dira ikusgai; ondoren, herri-botazinoa egiteko epea zabalduko da.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2009ko zezeilaren 20tik 24ra bitartean ospatuko diran Aratusteetako Kartel Lehiaketearen sei lan finalistak ezagutzera emon ditu. Aukeratutako kartelak honako honeek izan dira: La Magia del Carnaval, Unete a la fiesta, Senör Karolino, El Carnaval que inunda tus pensamientos, Me Ninanimano eta Litaxtice. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotzi Isabel Sanchez Roblesek, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko PPko zinegotzi Carlos Davidek, Konpartsetako kide Javier Riañok, Bilbao Arte erakundeko zuzendariak, El Correo Digitaleko kazetari Javier Palaciosek, Triángulo Publicidad enpresako publizista eta disenaitzaile Agustín Martínez-ek eta 2005eko farolina izan zan Julio Alegríak osotutako epai-mahaiak aukeratu ditu kartelak.

Edizino honek 55 parte-hartzaile batu ditu eta irabazleak 2.800 euro jasoko ditu.

Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean eta Udalaren web orrian jarriko dira ikusgai; ondoren, herri-botazinoa egiteko epea zabalduko da. Botoak holan emongo dira: zuzenean Zabalgune Eraikinean bertan; Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.net) eta Lehiaketearen laguntzaile diran komunikabideen bidez. Herri-botazino honen bidez puntuazinoaren % 75 erabagiko da (aitatutako sistema bakotxari % 25 jagoko). Ganerako % 25a epaimahaiaren botazinoaren bidez erabagiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu