SPRIren webguneak EAEko informazino ekonomikoa eskaintzen dau 11 hizkuntzatan

Bizkaie! 2009-01-12 10:08

SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren datu eguneratuak eskaintzen ditu bere 'Euskadin Inbertitzea 2009' on line argitalpenaren bidez. Gainera, informazinoa 11 hizkuntzatan emoten dau SPRIk, bere arduradunek jakinarazo dabenez.

Kontuak kontu, argitalpen horretara jo daiteke EAEko BPG, biztanleko errenta, KPI edo Produkzino Industrialaren Indizea zein dan jakiteko, eta informazino horri esker, azterketak azkar eta erraz egin daitekez.

Hainbat alderdi azaltzen dira bertan: ekonomikoak, industria eta I+G, kanpo-merkataritzea, lan-merkatua (jarduerea, langabezia eta enplegu tasea), turismoa (hoteletako gau-kopurua), biztanleria (biztanleria guztira eta atzerritarra) eta bizi-kalidadea.

SPRIren argitalpenak erraz kontsultetako moduko informazino eguneratua eskaintzen dau hilero, eta, gainera, epigrafe bakotxaren historikoa be lor daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu