Bilboko Kafe Antzokia zezeilaren 9ra arte egongo da zarratuta

Bizkaie! 2009-01-12 09:58

Bilboko Kafe Antzokia zarratuta egongo da hurrengo hilebetean, 2008ko apirilaren 2an jarritako helegite baten harira, baimendutako edukia gainditzeagaitik. Gau haretan, M-Clanek jo eban eta Bilboko Udaltzaingoak aretoan baimenduta dagoan jente kopuruaren bikotxa kontau eban.

Bilboko Kafe Antzokia zarratuta egongo da hurrengo hilebetean, 2008ko apirilaren 2an jarritako helegite baten harira, baimendutako edukia gainditzeagaitik. Gau haretan, M-Clanek jo eban eta Bilboko Udaltzaingoak aretoan baimenduta dagoan jente kopuruaren bikotxa kontau eban. Hori dala eta, aretoa hilebetez zarratzeko zigorraz gan, zigor ekonomiko bati aurre egin beharko deutso lokalak. Izan be, orain arte Antzokiak hainbat errekurtso aurkeztu arren, honezkero bide administratiboa agortuta dagoela jakinarazo dabe Bilboko Udaleko iturriek eta, beraz, geratzen dan bide bakarra epaitegietara joatea da.

Gauzak holan dirala, ez da kontzerturik izango (Mark Lanegan eta Greg Dulliren, Rafa Ruedaren, Gatiburen, Christina Rosenvingeren, The Cynicsen, Gariren, Half Foot Outsiden eta Helmeten emonaldiak bertan behera geratu dira), ezta ostalaritza eta kontzertu zerbitzurik be, jarduera guztiak lizentzia berean dagoz eta. 'Gure gogo eta asmoetatik kanpoko arrazoiak dira ixtera behartu gaituenak, beraz, egoerea ulertu eta eragozpenak parkatuko dozuezala espero dogu', jakinarazo dabe Antzokiko iturriek ohar bidez webgunean. Aretoa zezeilaren 9ra arte egongo da zarratuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu