Nafarroako euskerazko hedabideen kezka eta proposamena, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikearen aurrean

Bizkaie! 2008-12-18 18:06   Euskerea berbagai

Euskerearen presentzia komunikabideetan sustatzeko agindua emoten deutso Euskararen Legeak Nafarroako Gobernuari baina, halan da be, azken urteotan jaitsiera adierazgarria izan da diru-laguntzinoetan; berbarako 1999an 21.718,49 euro izan ziran eta 2009rako aurreikuspena 9.567 eurokoa da.

Josetxo Apezetxea, Baztango Xorroxin irratiko arduraduna, Joseba Igerabide Baztango Xaloa telebistako arduraduna, Garbiñe Petriati, Sakanako Guaixe astekaria eta Beleixe irratiko arduraduna, Mikel Buldain, Nabarra aldizkariko zuzendaria eta Oskar Zapata, Topagunea euskera alkarteen federazinoko arduraduna, Nafarroan euskaraz diharduen 31 hedabideen izenean joan dira gaur Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordearen aurrera, exekutiboak azken hileotan hartutako erabagien ondorioen barri emon eta aurrera begirako alkarlan proposamena egiteko.

Euskararen presentzia komunikabideetan sustatzeko agindua emoten deutso Euskararen Legeak Nafarroako Gobernuari baina azken urteotan jaitsiera adierazgarria izan da diru-laguntzinoetan; berbarako 1999an 21.718,49 euro izan ziran eta 2009rako aurreikuspena 9.567 eurokoa da.

Horregatik, 'nahitaezkoa begitantzen jaku erabagi politiko argia dan hori aldatzeko aldarria, ez eizue gitxietsi, ez eizue zigortu, ez eizue egurtu Nafarroako euskal hiztun komunidadea. Nafarrak gara, gure zergak pagetan doguz, Nafarroako Komunidadeari ekarpen kultural (aberastasuna) eta sozial (bizikidetza) itzela egiten deutsagu. Ez dogu merezidu jasoten ari garen tratua, eta gainera prest gagoz gauzak hobetzeko lanetan era aktiboan laguntzeko'.


Beraz, hona gure planteamendu zehatza, puntuz puntu:

1. 2009. urteko aurrekontuetan euskerazko hedabide guztientzako, aurreko urteetan deialditik kanpo itxi diranentzako be, diru laguntza partida duin bat egotea.
2. Hori teknikoki posible ez balitz, diru laguntza duina jaso daigun bideak edegitea.
3. Publizidade instituzionala gure hedabideetan txertatzea.
4. Euskarabidea itxurakerietarako erabili beharrean, diruz eta edukiz hornidutea.
5. Aurten jazotakoa barriro jazo ez daiten pauso zehatzak emotea: euskerazko hedabideen egoerea erregularizetea, egoerea egonkortzeko hitzarmen baten bidez.

Gauzak holan dirala, labur esateko ondoko eskaintzea luzatzen dogu: euskerearen sustapenean euskerazko hedabide eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzea.


Nafarroako euskal komunikabideak:

o Hedabideak: 11 aldizkari, 6 irrati, 2 telebista, 12 agerkari digital.
o Eragin ekonomikoa: 56 langile, 366 kolaboratzaile, 2.061.320 €ko aurrekontua.
o Zabalkundea: 21.450 etxetara aldizkariak, 125.000 ikus-entzule potentzial, Iruñerria, Lizarra, Iruñerriatik iparralde osoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu