Milaka lagunek aldarrikatu dabe ‘euskaraz bai’

Bizkaie! 2008-12-15 10:17   Euskerea berbagai

'Asko gara, eta asko egin dogu, gau-eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak'. Horregaz batera, euskerearen alde egotea ez dala nahikoa azaldu dau idazkari nagusiak, are gehiago, konpromisoak 'bakotxaren erantzukizunetik' zehaztu behar dirala azpimarratu dau. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.

Kontseiluak BEC-en egindako ekitaldian milaka lagunek bat egin dabe ‘euskaraz bai’ leloagaz. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu dauenez, pauso bat harago joateko garaia heldu da eta bide horretan lehen pausoa emon da BEC-eko ekitaldian. Euskerearen oreka hauskorra modu artistikoan irudikatu da Bizkaia Arena aretoan. Ikuskizunean, besteak beste, ekilibristek, Xabi Paya bertsolariak, Kirmen Uribe idazleak, Elena Irureta, Asier Hernandez, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek be parte hartu dabe, eta zirkuko ikuskizunak Kilikolo taldeak egin ditu.

Kontseiluaren 10. urteurrenari amaierea emon deutson ekitaldia izan da BEC-ekoa. Hamar urte horreek dirala eta, egoerearen inguruko irakurketea egin dau Kontseiluak. Egindako bidea luzea eta oparoa izan dala nabarmendu dau, baina oraindino beharko geunken egoeran ez gagozala be nabarmendu dau. 'Bultzada barria behar dau euskereak, egungo egoerea gainditzea, normalizazinoaren bidean aurrera egitea, egoerea irauliz', aldarrikatu dau Mendigurenek ekitaldian egindako diskurtsoan.

'Euskeraz bizi gura dogu' esanez hasierea emon deutso Kontseiluko idazkari nagusiak bere berbaldiari. Kontseilua osotzen daben 46 euskerearen gizarte erakundeetako ordezkariakaz itxaropentsu agertu da Xabier Mendiguren: 'Asko gara, eta asko egin dogu, gau-eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak'. Horregaz batera, euskerearen alde egotea ez dala nahikoa azaldu dau idazkari nagusiak, are gehiago, konpromisoak 'bakotxaren erantzukizunetik' zehaztu behar dirala azpimarratu dau.

Idazkari nagusiagaz batera Euskararen Gizarte Erakundeetako ordezkariak izan dira oholtzan: AEK, Antzerki Talde Amateurren Elkartea, Argia; Artez Euskara Zerbitzua, Berria, Bertsozale Elkartea, Egan, EHE, EHIGE, EIE, EIRE, EIZIE, Eusko Ikaskuntza, Elhuyar-Fundazioa; Elhuyar-Aholkularitza; Elkar; Emun; Euskal Editoreen Elkartea; Euskal Konfederazioa, Euskal Kultur Erakundea, Euskalan, Gaiak, Gerediaga Elkartea, Goiherriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Hau Pittu Hau, Hik-Hasi, Hitzez, iBerba euskara zerbitzua, IKA–Ikas eta Ari, Ikastolen Konfederazioa, Ikerfolk, Ilazki euskaltegia, Jakin, Karmel, Kristau Eskola, Maizpide Euskaltegia, Mendebalde, Oinarriak, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Sortzen-Ikasbatuaz, Topagunea, Udal Euskaltegietako Langileak, UEMA, UEU, eta Urrats Euskaltegia.

Era berean, aurrera begira, emon beharreko pausoen norabidea aurreratu dau Kontseiluaren bozeroaileak oholtzaren gainean. Hain zuzen be, 'Euskaraz bizitzeko dekalogoa' azaldu dau. Hamar pausotan azaldu dau Mendigurenek egin beharrekoa:

1. Orain arteko irakastereduak gainditu.
2. Euskara-saila gobernu-egituraren gailurrean kokatu.
3. Administrazinoa euskaldundu.
4. Alor sozioekonomikoa euskaldundu.
5. Euskerea berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza aldarrikatu.
6. Helduak euskaldundu.
7. Unibersidadea eta Lanbide Heziketea euskaldundu,
8. Hedabideetan euskera-kuotak ezarri.
9. Euskerearen aurrekontua handitu.
10. Hizkuntza-politika egokia.


Euskerearen orekea

Euskerearen normalizazinoaren egoerea irudikatzeko hainbat ikuskizun egin ditue. Zirkuan orekea galtzear egon arren horri eusteko ahaleginak egiten dituen artistakaz irudikatu dabe euskereak egun bizi dauen egoerea: oihalen dantzea, ekilibristea, enbor txinoa eta malabaristak, besteak beste. Eneko Olasagasti zinema, antzerki eta telebista zuzendariaren gidaritzapean antolatu dau Kontseiluak ikuskizuna. Zirkuaren metaforeagaz euskereak bizi dauen oreka hauskorra azaldu dabe.

Musikeak ere indar nabaria izan dau ikuskizunean eta hunkigarria izan da Mikel Laboari egindako aitamena. Mikel Urdangarinek ‘Herria eta hizkuntza’ kanteagaz omendu dau Laboa, BEC-en egozan milaka lagunen txalo zaparradea eraginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu