Lauaxeta Saria Bizkaia Irratiarentzat eta 90. urteurreneko omenaldia Euskaltzaindiari Euskerearen Nazinoarteko Eguneko ekitaldien artean
2008-12-03 09:46 Euskerea berbagaiEuskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, Euskal Herrian zehar egingo diran ekitaldiez gan, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Saria emongo dau, goizeko 11:30ean. Aurten, Bizkaia Irratiari emon deutse saria, 'bizkai euskerea Bizkaian eta mundu osoan zabaltzeagaitik'.
Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, Euskal Herrian zehar egingo diran ekitaldiez gan, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Saria emongo dau, goizeko 11:30ean. Aurten, Bizkaia Irratiari emon deutse saria, 'bizkai euskerea Bizkaian eta mundu osoan zabaltzeagaitik'.
Aurten, aitatu ekitaldi ofizialaz gan, euskerearen aldeko ekitaldi nagusia egungo joerei egokituko jake eta teknologia barriak, musikea eta gazteak izango dira jaialdiko protagonista nagusiak Une, Gose eta Betagarri musika-taldeen kontzertuetan. Jaialdi interaktiboa abenduaren 5ean izango da, barikuz, 20:00etan, Bilboko Plaza Barrian.
Beste alde batetik, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia izango dira gaurko Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko Udal bilbotarrak egingo dauen ekitaldi instituzionalaren buru. Bertan, 90 urte bete barri dituan Euskaltzaindia omenduko dau Bilboko Udalak.
Horrezaz gan, euskaltzain bilbotarrei be omenaldia egingo jake, baita euskerea sustatu eta garatzeko lagundu eta Euskaltzaindiagaz bat egin daben ganerako personei be. Danek jasoko dabe Bilboko Hiri-Gutunaren euskerazko bertsinoa alkatearen eskutik.
Azken buruan, Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta EAEko erakunde guztiek Lehendakaritzan, Gasteizen. Besteak beste, Ukan sariak banatuko ditue arratsaldean egingo dan saio horretan. Ekitaldian, Marala euskeraz abesten dauen talde argentinarren kontzertua eta dokuemntal bat izango dira ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!