Gotzon Garate omenduko dau Deustuko Unibersidadeak gaur, Euskerearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2008-12-03 09:27   Euskerea berbagai

Deustuko Unibertsidadeak Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau gaur, eta mahai-inguru bat antolatu dau euskereak unibertsidade eleaniztunean dauen tokiaz. Era berean, Gotzon Garate zanari omenaldia eskainiko jako.

Euskerearen Nazinoarteko Eguneko ospakizunak eguerdiko 12:00etan hasiko dira ESIDE Eraikineko Bideokonferentzia Aretoan (Bilbon) eta Mateo Ricci Eraikineko Areto Digitalean (Donostian), Deustuko Unibersidadeko iturriek gaur jakinarazo dabenez.

Mahai-inguruan parte hartuko dabe Roberto San Salvador Komunikazino, Hizkuntza Politika eta Ikasleen erretoreordeak, Estibaliz Amorrortuk (Euskal Filologia), Itziar Navarrok (ESTE) eta Esther Zulaikak (Giza Zientziak).

Jarraian, Juan Manuel Etxebarria eta Xabier Kaltzakorta, Euskal Filologiakoak, eta Fabián Laespada, Euskal Irakaslegokoa, izango dira Gotzon Garate omenduko dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu