'Irakurriz gozatu', euskerazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena abiarazo dau Gaztezulo aldizkariak
2008-12-02 17:26 Euskerea berbagaiGetxoko 237 gaztek parte hartuko dabe 2008/2009 ikasturtean 'Gaztezulo' (www.gaztezulo.com) aldizkariak deitu dauen 'Irakurriz gozatu' proiektuaren bigarren edizinoan. Euskadiko hainbat udal eta ikastetxegaz alkarlanean garatu da ekimena, gazteen artean euskerazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz.
Getxoko 237 gaztek parte hartuko dabe 2008/2009 ikasturtean 'Gaztezulo' (www.gaztezulo.com) aldizkariak deitu dauen 'Irakurriz gozatu' proiektuaren bigarren edizinoan. Euskadiko hainbat udal eta ikastetxegaz alkarlanean garatu da ekimena, gazteen artean euskerazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz.
'Gaztezulo' eta Getxoko Udala herriko ikastetxeakaz kotaktuan jarri dira Batxilergoko 1. mailako ikasleei sei hilebetez 'Gaztezulo' aldizkariaren harpidetzea musutruk eskaintzeko (Udalak pagetan ditu harpidetza horreek). Aldizkaria doban jaso gura daben ikasleek sei hilebetetan aldizkaria ikastetxean bertan jasoko dabe eta, seigarren hilebetetik aurrera aldizkaria etxean jaso gura izan ezkero, harpidetzea egin beharko dabe.
Igaz, 220 ikaslek parte hartu eben ekimenean; horreetatik 23k harpidetza egin dabe eta 43k emon dabe izena buletin elektronikoa jasoteko. Bestalde, ekimenean parte hartu daben gazteen % 69k orain euskeraz gehiago irakurten dauela autortu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!