EHUko Arte Ederretako ikasleek euren lanak erakutsiko ditue Palermon
2008-11-10 16:31 Euskaldunak munduanEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederretako Fakultadeko 11 ikaslek euren lanak erakutsiko ditue Palermon (Italia) barikura arte, Siziliako uriburuko Arte Ederren Akademiako beste horrenbeste ikasleen lanak jasoten dituan 'Paesaggi nel tempo-Paisaiak denporan' ekimenaren barruan.
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederretako Fakultadeko 11 ikaslek euren lanak erakutsiko ditue Palermon (Italia) barikura arte, Siziliako uriburuko Arte Ederren Akademiako beste horrenbeste ikasleen lanak jasoten dituan 'Paesaggi nel tempo-Paisaiak denporan' ekimenaren barruan.
Maria Jesus Cueto EHUko Arte Ederretako Fakultadeko Eskultura Saileko zuzendariak, Carlo Lauricella eta Maia Rosa Mancuso Palermoko Arte Ederren Akademiako irakasleek eta EHUko Nazinoarteko Harremanen Erretoreordetzeak antolatu dabe alkarregaz erakusketea.
'Paesaggi nel tempo-Paisaiak denporan' erakusketeak artista gazteen ardura eta interesak islatzen ditu, besteak beste, umezaroko bildurrak, industriaren ondorengo gizartea, sexu-bazterkeria, hutsa edota drogak. Erakusketan parte hartzen daben 22 ikasleek bideo-instalazinoak, performance-ak, pinturak eta eskulturak egin ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!