Baditu irabazleak Bermeoko Gazte Bidaia Argazki Lehiaketeak
2008-10-31 12:10Aitor Gonzalez Barinagarrementeria gernikarraren 'Gora Kurdistan' argazkiak irabazi dau GIZek antolatutako Gazte Bidaia argazki lehiaketea.
Aitor Gonzalez Barinagarrementeria gernikarraren 'Gora Kurdistan' argazkiak irabazi dau GIZek antolatutako Gazte Bidaia argazki lehiaketea. Irudia joan zan Aste Santuan hartutakoa da, Istanbulen (Turkia). Aitorrek azaldu dauenez, 'gu bertan gengozala poliziak bi herritar kurdu hil zituan, manifestazino baten parte hartzeagaitik'. Saria: 300 €
Bigarrena, Nerea Goikoetxea Bilbao bermeotarra izan da Marokon ataratako 'Txilaben salmenta Chefchaouen-en' argazkiagaz. 28 urteko bermeotarrak esan dauen moduan, 'argazkia abuztuaren amaieran Marokora egindako bidaia batean hartuta dago, hain zuzen be, Chefchaouen (edo Chaouen moduan be ezaguna dana) herrian. Eskina danatan ikusten dira bertako artisautzan oso tipikoak diran produktuak saltzen: larrua, eskuz pintautako egurrezko altzariak, alfonbrak... eta guzti horreen artean euren soineko txilabak'. Saria: 225 €
Hirugarrena, bestalde, Bakioko Anartz Ormaza Ugalde izan da 'Big London-Ben Eye' izeneko argazkiagaz. Anartzek Londonen daukan lehengusina bermeotarra bisitetan joan zan eta orduantxe atara eban argazkia. 27 urteko bakiotarra, orain dala urte bi be hirugarren sailkatu zan Alemanian ataratako argazki bategaz. Saria: 150 €
Hiru argazki irabazleak, Bermeoko GIZek zemendiaren azkenetan kaleratuko dauen 2009ko egutegian (hormakoak eta boltsikokoak) agertuko dira.
Beste alde batetik, 30 argazki finalistak Nestor Basterretxea aretoan erakutsiko dira urtarrilaren 8tik 18ra, arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:00etara.
Danetara, 104 argazki aurkeztu dira, igaz baino 2 gehiago eta inoizkorik gehien. Parte-hartzaileak 30 izan dira. Argazkiak, Donostia, Durango, Bilbo, Mungia, Gernika, Busturia, Bakio eta Bermeotik heldu dira.
Epaimahaia: Maite Etxebarria (Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saileko zinegotzia), Alberto Casina (Zoom Argazki Taldea), Tere Armaolea (Foto Mª Tere), Txema Dominguez (Inkulka Kultur Elkartea) eta Iratxe Barrenetxea (Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saila).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!