Athletic Clubek web atari barria dauka
2008-10-31 11:38Nabigazinorako hiru maila dituan ataria da klubaren informazino guztia erraztasunez, estilo biziz eta alkarreraginezkotasunez ezagutzeko web helbide bakarrean: www.athletic-club.net.
Interneten bilakaerea, futbol klubetako komunikazinoa, aisia eta astiaren estrategien bilakaerea eta bestelako irudiaren bilaketea dira Athletic Clubek aurkeztu dauen web atari barriaren lau oinarriak.
Nabigazinorako hiru maila dituan ataria da klubaren informazino guztia erraztasunez, estilo biziz eta alkarreraginezkotasunez ezagutzeko web helbide bakarrean: www.athletic-club.net.
Lehenengo fasean sei atal azpimarra daitekez:
1.- Egunkari digitala: Klubagaz loturea daben barri guztiak, informazinoa eta ikusentzuteko mamina dabenak. Atal horretan bazkide, zale eta hedabideek klubeko estamentuek sortutako barri guztiak eguneratuak izango ditue. Helburua da edukin desbardinak sortzea, balore erantsiaren sortzaileak azken finean.
2.- Kirol eta erakunde-informazinoa, Kluba, lehen taldea, emakumezkoena eta Lezama ataletan. Inongo klubetan topau daitekeen datu baserik handiena. Bertan sartzeko on-line zalea izatea nahikoa izango da. Gainera, zenbakiak eta estadistikak maite dituenentzat, gero eta edukin gehiago izango dau web atariak eta, berbarako, gure taldea zuzentzeko ohorea izan daben entrenatzaileei buruzko datu baserik osoena estreinauko da.
Era berean, galdera-eskaerak egiteko era bizkortzea da helburua, taldeagaz hartu-emonak handituko dira eta beste tramite batzuk egin ahal izango dira klubeko bulegoetatik pasau barik.
3.- Fundacion Athletic Club Fundazinoa: Web bezela sartzen da Athletic Club atarian, berezko nabigazinoa eta informazino-egitura zein estadistikakaz.
4.- Multimedia: Athletic Clubeko ikusentzuteko materialagaz egin dan atala, prentsaurrekoak, aurtengo denporaldiko partiduen laburpenak, erreportajeak eta Athletic Clubeko partidu historikoak (esklusibaz batzuk). Gero eta handiagoa izango den atala.
5.- Merkataritzako atala: Denda on-line goitik behera barriturik aurkezten dau atariak. Helburua bakarra izango da: orain arte oso onak izan diran emoitzak gainditzea.
6.- Mobile: Web lekua Athletic Clubaren hurreko marketing-agaz loturea daben zerbitzu guztiak. Hartu-emonak eta alkarreragina bilatzen da erabiltzaile eta klubeko bazkide zein zaleakaz. Jokalarien argazkien deskargak eta postal ofizialetaz gainera, ereserkia, logoak, alerta zerbitzua gaurkotasuna ez galtzeko eta lehiaketa ugari egongo dira eskuragai.
Epe ertain eta luzera ume eta gazteentzako zirrarea sortuko daben edukinak egongo dira eskuragai Athletic Toons lelopean.
Diseinua Disismaineim S.L www.disismaineim.com euskal agentziaren eskutik egin da eta bilakaerea eta integrazinoa Jamenet Informatica www.jamenet.net, enpresearen eskutik. Eurena da egun Athletic Club ataria mantentzearen ardurea.
Telefonica da Athletic Club atari ofizialaren babeslea, egun 71.015 erabiltzaile errejistraturik daukana.
Egungo web orrialdeari buruzko hainbat datu:
Athletic Club web atari barriaren erronketako bat da Google Analytics neurgailuak eskainitako egungo datuak gainditzea. Hona hemen azken urteko balantze labur bat: miloe bat bisitari bakar baino gehiago, 5.000.000 bisita inguru eta 40.000.000 orrialde ikusita.
Bisitarien % 47,72 trafiko zuzenetik dator, % 37, 25 bilatzaileetatik eta % 15,02 erreferentziazko webguneetatik.
Hona hemen erabilten diran nabigatzaileak: Internet Explorer 3.856.697 (% 81,13), Firefox 801.970 (% 16,87) eta Interneteko erabiltzaileen % 66,34k banda zabala dauka.
Erabiltzailea nondik konektetan dan ikusita, 184 herrialde/lurralde agiri dira. Buruan espainiar Estadua dago eta horren atzetik, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, AEB, Alemania, Venezuela, Argentina, Mexiko eta Brasil.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!