Bermeoko Euskal Guneko lokalen erabilerearen ganeko hitzarmena sinatu dabe
2008-10-31 09:59 Euskerea berbagaiLokalak lehendik be erabilten zituen euskaltegiek, euskera alkarteak eta kultura arloko hainbat taldek eta alkartek. Orain, euskereagaz zerikusia daben alkarteak baino ez dagoz bertan, gelak txukuntzeko lanak egin dira eta herritarrei erakusteko ekitaldia antolatu zan uda hasieran.
Euskal Gunea pasa dan bagilean inaugurau zan Bermeon eta bertan lanean dagozan alkarteek, ikasturtea hasteagaz batera, hitzarmena sinatu dabe Udalagaz lokalen erabilerearen ganean.
Udalaren asmoa izan da euskerearen normalizazinoan hainbat arlotan lanean dagozan alkarteei lekua egitea eta lehendik be bertan egozan alkarteei beste batzuk gehitu jakez.
Lokalak lehendik be erabilten zituen euskaltegiek, euskera alkarteak eta kultura arloko hainbat taldek eta alkartek. Orain, euskereagaz zerikusia daben alkarteak baino ez dagoz bertan, gelak txukuntzeko lanak egin dira eta herritarrei erakusteko ekitaldia antolatu zan uda hasieran.
Orain, barriz, lokalak erabilteko hitzarmenak sinatu ditue alkarte erabiltzaile bakotxak eta Udalak.
Euskal Gunean hainbat alkartek eta proiektuk daukie lekua. Batetik, euskalduntze eta alfabetatze alorrean Bermeon lan egiten daben euskaltegi biak, Gotzon Garitaonaindia eta AEK; bestetik, Berbalagun egitasmoak bere gelea dauka, Euskeraz Berbetan euskera alkarteak bertan jarraitzen dau, eta azkenik, Busturialdeko Hitzak, eskualdean euskeraz argitaratzen dan egunkariak, erredakzinoa eta bulegoa bertan ditu.
Hitzarmenak sinatzeko ekitaldian alkarte horreen guztien ordezkariak eta Udalaren aldetik alkatea eta Euskera Saileko arduradun politikoak eta teknikoak egon dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!