Leioako Udalaren webgunea barriztau dabe
2008-10-30 10:17Herrikoak ez diranek aukerea izango dabe Leioako informazino zuzena jasoteko eta udalerriaren txoko zein ezaugarri guztiez jaubetzeko, antolatzen diran jai edota ekintza desbardinak, berbarako. Informazino hori leioaztarrentzat be baliotsua izango da, webguneari esker izango baitabe udal funtzionamentuaren ganeko informazinoa eta Udalak antolatutako ekintza guztien barri.
Leioako Udalak (Bizkaia) webgune ofizial barria jarri dau martxan: www.leioa.net. Tresna horregaz, kanpotarrek Leioako ezaugarri guztiak zehaztasunez ezagutzeko aukerea izango dabe eta herrikoek udalerriko udal informazioa jaso ahal izango dabe, udaletxean egin beharreko kudeaketa eta tramitazinoak errazteaz ganera.
Horrenbestez, herrikoak ez diranek aukerea izango dabe Leioako informazino zuzena jasoteko eta udalerriaren txoko zein ezaugarri guztiez jaubetzeko, antolatzen diran jai edota ekintza desbardinak, berbarako. Informazino hori leioaztarrentzat be baliotsua izango da, webguneari esker izango baitabe udal funtzionamentuaren ganeko informazinoa eta Udalak antolatutako ekintza guztien barri.
Erabiltzailea informetea izango da webgunearen helburu nagusienetariko bat; horretarako, albisteak eguneratuta egongo dira eta, argazkiz eta erantsitako artxiboz horniduta. Atal hori erabilgarria izango da komunikabideentzat.
Azken barriak berehala jakinarazoteko, eskuko telefonoan mezuak jasoteko aukerea eskainiko dau webguneak. Bestalde, RSS zerbitzuan alta emon ezkero, nabigatzailean bertan edota posta elektronikoan jaso ahal izango da mezua albiste barri bat argitaratu danean.
Newsletter zerbitzuan alta emoteko aukerea be badago. Horregaz, erabiltzaileek posta elektronikoan jasoko dabe mezua albiste garrantzitsuenakaz.
Horrezaz ganera, herritarrek udaletxean egin behar dituen tramiteak eta kudeaketak errazteko baliabideak be eskaintzen dira webgunean. Udaletxean bete beharreko paper guztiak webgunean izango dira herritarren eskura; modu horretan, norberak bere orriak inprimidu eta beteko ditu, gero udaletxera eroateko. Denporeagaz, zuzenean ordenagailuz bialdu ahal izango dira inprimaki horreek, papelean atarateko beharrizanik barik.
Baliabide teknologiko barri honegaz, Leioako Udalak herritarrakaz dauen loturea estutzea eta erraztea lortu gura dau, eta horretarako alkateak berak herritarren eretxiak eta kezkak jasoteko gune propioa izango dau webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!