Euskal idazle klasiko eta eragileak dira 'Bidegileak' bildumako sorta barrien protagonistak

Bizkaie! 2008-10-29 14:54   Kulturea

Joanes Leizarraga, Sebastian Manuel Mendiburu, Joakin Lizarraga Elkanokoa, Pablo Pedro Astarloa, Xabier Peña, Xabier Olaskoaga, Jesus Atxa eta Fernando Muniozgureni eskainitako liburuxkak dira gaur Donostian aurkeztutakoak.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Bidegileak' bildumako 51. eta 52. sortak osotu eta argitaratu ditu, eta oraingoan euskal idazle klasikoek eta eragileek osotzen dabe bildumea. Sorta bakotzeko lau personaiak bat etorten dira zenbait ezaugarriri jagokenez eta ondo buztartzen dira landutako profilen barruan.

Joanes Leizarraga, Sebastian Manuel Mendiburu, Joakin Lizarraga Elkanokoa, Pablo Pedro Astarloa, Xabier Peña, Xabier Olaskoaga, Jesus Atxa eta Fernando Muniozgureni eskainitako liburuxkak dira gaur Donostian aurkeztutakoak.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Euskerea Sustatzeko zuzendari Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Euskerea Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazino eta Informazino arduradun Roman Berriozabalek eta plazaratu diran liburuki barrien egileek egin dabe bi sorta barrien aurkezpena.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatzen dauen 'Bidegileak' bildumearen bidez, euskalgintzan aitzindari izan diran personak eta taldeak ezagutzera emon nahi dira. Bilduman azaltzen diran lagun batzuk oso ospetsuak dira; beste batzuk, barriz, ezezagunak dira jentearentzat, baina guztiek euskerearen alde lan itzela egin dabe.

Bilduma honen bidez, bidegile horreen pentsakera, bizitza eta lana modu ulergarrian eta atseginean kaleratzen ahalegindu da. Hori lortzeko, besteak beste, eta argitalpenaren kalidadea ziurtatzeko, material grafiko ugari erabilteaz gan, testuen idazketea adituen esku itxi da.

Bi karpeta honeetan Mikel Atxaga izan da zuzendari eta koordinatzaile. Liburuxka barri honeen 2.300 ale inprimidu dira eta papelean zabaltzeaz gan, www.euskara.euskadi.net helbidean jarriko dira kontsulta-gai, lehenago argitaratutako sortakaz batera. Sorta honeen zabalpena, ohi dan moduan, salmenta lekuen bitartez egiteaz gan, ikastetxe, euskaltegi eta herri-liburutegietara be helduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu