Patxi Martinez sestaoarra lehenengo bakarkako dominaren bila doa Tokioko Munduko Txapelketara
2008-10-29 11:05 Euskaldunak munduanPatxi Martinez karateka bizkaitarra izango da kirol honetako txapelketa nagusian lehiatuko dan euskal ordezkari bakarra, eta Avilako aldez aurreko kontzentrazinora abiatu aurretik, komunikabideen aurrean azaldu da eliteko euskal kirolariak babesten dituan BAT Basque Team fundazinoaren eskutik.
Munduko Karate Txapelketea zemendiaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da Tokion, Japoniako burruka-arteen mekatzat joten daben Nipon Budokan dalakoan. Patxi Martinez karateka bizkaitarra izango da kirol honetako txapelketa nagusian lehiatuko dan euskal ordezkari bakarra, eta Avilako aldez aurreko kontzentrazinora abiatu aurretik, komunikabideen aurrean azaldu da eliteko euskal kirolariak babesten dituan BAT Basque Team fundazinoaren eskutik.
Karateka bilbotarra Espainiako taldeagaz lehiatuko da, baita banakako norgehiagokan be, Kumite +80 kg. modalidadean. Kirolariaren helburu nagusia banakako dominea lortzea izango da, Munduko Txapelketan lortutako bi urreei eta europar lehiaketan eskuratu dituan bi brontzeei jarraipena emonez.
Patxi Martinezen laugarren agerraldia izango da Munduko Txapelketa batean, Madrilen (2002), Monterreyn (2004) eta Tamperen (2006) lehiatu ondoren. Munduko bi txapelketetan (2002 eta 2004) eta Europako hiru lehiaketetan (2003, 2005 eta 2008) taldekako urrezko dominea irabazi ostean, Patxi Martinez Espainiako aukeratzailearen finkoetako bat bilakatu da.
Banakako kategorian, itxaropenez beteta lehiatuko da karateka bilbotarra, azken denporaldietan onenetatik oso hur ibili ondoren, batez be Europako txapelketetan; hirugarrena izan zan Bratislavan (Eslovenia) jokatutako 2007ko Europako txapelketan, eta postu berean amaitu dau aurtengo edizinoa Tallinen (Estonia). Halan da be, ez du subertea aldeko izan nazinoarteko lehiaketa nagusian: 2002an laugarrena izan zan Madrilen, bi urte geroago lehiatu ezinik geratu zan lesino baten eraginez eta 2006an bederatzigarrena izan zan Tamperen (Finlandia).
Txapelketea Tokion jokatuko da, 14.471 lagunentzako lekua dauen Nipon Budokan ospetsuan. Patxi Martinez zemendiaren 13an lehiatuko da lehenik (aldez aurreko probak), eta hilaren 14an, finala jokatuko dau. Banakako norgehiagokan izango dauen parte-hartzeari jagokonez, euskal karateka Kumite +80 kg. modalidadean lehiatuko da zemendiaren 16an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!