Euskarabideak eta Bizkaiko Diputazinoak euskerearen inguruko danen intereseko gaiak landu ditue

Bizkaie! 2008-10-29 10:01   Euskerea berbagai

Euskerearen garapena eta gizarte-sustapena Bizkaian eta Nafarroan, politika bideragarrien planifikazinoa, euskerearen sustapenerako inbertsino publikoaren eta bere emoitzen arteko orekea eta beste zenbait gai landu ditue bi erakundeen artean izandako lan-bileran.

Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Xabier Azanza Euskarabidea, Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendaria bart batzartu dira Bilbon, erakunde bakotxeko teknikariakaz batera, danen intereseko gaiak jorratzeko asmoz.

Euskerearen garapena eta gizarte-sustapena Bizkaian eta Nafarroan, politika bideragarrien planifikazinoa, euskerearen sustapenerako inbertsino publikoaren eta bere emoitzen arteko orekea eta beste zenbait gai landu ditue bi erakundeen artean izandako lan-bileran.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez, Dobaranek eta Azanzak laster beste bilera batzuk egitea adostu dabe, 'ordezkatzen dituen lurraldeetako sentikortasun desbardinakazko errespetutik abiatuta', esperientzien alkartrukeagaz jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu