Marokotik Kanarietara, bigarren etapearen amaierea
2008-10-27 13:08 Euskaldunak munduanMarokon igarotako egunak magikoak izan dira. Herriak, bertoko kolore biziak, usaina, jentea, hartu-emonak, jenteagaz izandako anaitasuna eta batez be Medina (herri guztiak babestuta daukien alde zaharra) barruan atzemoten dan dan bizigiro liluragarria.
Barriro be hemen gagoz Ragaine II-ko piratak tabarrea emoteko prest. Azken hile hau, benetan, oso interesgarria izan da guretzako. Hasiera hasieratik nahi genduana herrialde desbardinak, guztiz exotikoak, ezagutzea zan. Maroko herrialde horreen barruan sar daiteke, nahiz eta Rasyta eta ni Marokon egondakoak garen, batez be leku ezagunenetan. Kontua da ze portuz portu herrialde berezi honen kostaldeko herrialde txikiak itsaso barrenetik ikustea oso polita da. Baina gauza eder guztien antzera salbuespenak be baditu.
Marokon igarotako egunak magikoak izan dira. Herriak, bertoko kolore biziak, usaina, jentea, hartu-emonak, jenteagaz izandako anaitasuna eta batez be Medina (herri guztiak babestuta daukien alde zaharra) barruan atzemoten dan dan bizigiro liluragarria.
Marokon bisitautako lehenengo herria El Jadida izan da. Herri honetan guri gehien harritu gaituena izan da, nahiz eta herrialdea benetan oso polita izan, ez dala bape turistikoa. Eguerdi aldera heldu ginan, itsasoko ur urdin-urdinak alde batera itxita herriaren ondoko zikinkeriara hurreratu ginan, bai itsasoko ura oso zikin egoan. Arrantza-portua zan eta Ragaine II-ak benetan itxura berezia eukan portu horretan. Mundu guztiak harridura handiagaz begiratzen gintuen lan egiten eben bitartean: sareak jozten, arrainak garbitzen, itsasontziak margozten... eta lanik ez eukana gitxi gorabehera egunero egoan eguzki beroaren azpian saree gainean lokuluzka bat egiten. Medinako harresia UNESCO-k babestutakoa da eta sano berezia da. Bertako kaleetan galdu ginan, gure hurrengo 15 egunetaroko erosketak egiten.
Bigarren herria Safi izan zan. Hemen egun bakarra emon genduan. Herri hau El Jadida baino handiagoa da. Aitagarriena Safin Ramadana amaitu zala eta gu musulmanak izan ez arren, Ramadan sasoian sufridutakoak, Safin gozau genduzan. Lau persona berezi ezagutu genduzan: lehengo bikotea, Frantziatik etozen bi gazte, munduari bueltea emoteko prest oso belaontzi berezian; kafetegi baten ezagututako Marokiar arrantzale bat (euskaldunakaz eta galiziarrakaz arrantzan ibilitakoa) eta azkenik eta gogorrena 14 hilebetez portutik urten ezinda egoan Kubatar arrantzale bat (bisa arazoak oso gogorrak dira).
Azkenik Essaouiran egon ginan, ordura arteko herririk politena. Lau egun egon ginan bertan. Herriaren kolore bizia, sardina usaina, harresia, jentea, merkatua, mobimentua... Ikustekoa eta bizitekoa. Marokoko portu guztietan bezela hemen be komunak topetea mirakulua zan eta, beraz, komun publikoetarako bidean jarri ginan; tarte horretan jente piloa ezagutu genduan; Kalifa Saharako tipo bat eta saltzaile barritsu bat; Kalifagaz truke operazinoa martxan jarri eta kamiseta pare baten truke bi eskuturreko eta lagunentzako erregaluak jaso genduzan. Beste saltzaileagaz be negozio ederra egin genduan eskuko telefono zahar eta lau eurogaitik larruzko poltsa bi eta txankleta batzuk lortu genduzan. Traturako erakutsitako indarragaitik, euskaldunak barik Bereber gogorrak emoten genduala esan euskun saltzaileak.
Haizea lagun, itsaso barrura sartu ostean, Marokoko etxe eta minarete bereziak ahaztu ostean Kanariar irletara heldu ginan. Kanarietan hilebete eta erdi egingo dogu eta, beraz, hurrengo idatzian Isla Graciosa eta Isla de Lobos txikietan bizitakoak eta bestelakoak kontauko deutsueguz.
Ezustekorik ezean, zemendiaren amaiera aldera, Senegal edo Cabo Verderantza jotea da asmoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!