'Ama, aita, eskolako lanak neuk egin behar ditut!' kanpainea martxan dago
2008-10-16 11:04 Euskerea berbagaiAlkarbide bilguneak koordinauta, danetara, 30.000 liburuxka inguru banatu dira Bizkaiko 36 udalerritan; ganera, horreetako 17tan eta liburuxkearen osogarri legez, tailer bereziak be antolatu ditue udalerriotako euskera zerbitzuek. Kanpainearen helburua eskolako lanak egiten laguntzeko materiala eskaintzea da, bai umeei eta bai gurasoei.
2008-2009 ikasturte barriagaz batera, Alkarbide bilguneak ekimen berezia jarri dau martxan: Ama, aita, eskolako lanak neuk egin behar ditut! kanpainea. Danetara, 30.000 liburuxka inguru banatu dira Bizkaiko 36 udalerritan; ganera, horreetako 17tan eta liburuxkearen osogarri legez, tailer bereziak be antolatu ditue udalerriotako euskera zerbitzuek.
Helburua
Ama, aita eskolako lanak neuk egin behar ditut! liburuxkea 6-12 urteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta dago. Bertan, eskolako lanak egiteko umeentzat erabilgarri izan daiteken materialaren zerrendea agertzen da, edadeka eta irakasgaika sailkatuta eta, horregaz batera, gurasoei zuzendutako zenbait aholku be jasoten dira.
Liburuxkea banatzeagaz batera, hainbat tailer antolatu ditue udalerriotako euskera zerbitzuek. Seme-alaben eskolako lanen aurrean zelan jokatu behar daben irakastea da tailerron helburu nagusia. Ganera, euskeraz ez dakien gurasoei hizkuntzearen trabeari aurre egiteko baliabideak proposatuko jakez.
Tailerrak urria eta abendua artean egingo dira.
Parte-hartzaileak
Danetara, Bizkaiko 36 udalerrik parte hartu dabe Ama, aita eskolako lanak neuk egin behar ditut! kanpainan, 19 udalek eta mankomunidade bik, hain zuzen be. Hona hemen udalak: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbao, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gordexola, Lemoa, Muskiz, Ortuella, Urduña eta Zierbena. Mankomunidadeak Uribe Kosta eta Enkarterri dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!