Argentinarrak eta euskaldunak gero eta hurrago
2008-10-15 11:29 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Lehendakaritzearen eta Argentinako Errepublikako Gobernuko Barne Ministerioaren arteko lankidetza eta laguntzinoa-protokoloa sinatzeari oneretxia emon deutso Gobernu Batzordeak. Protokolo horren helburua da lurralde bietan bizi diran argentinarrentzat eta euskal herritarrentzat eragingarriak izan daitekezan programak eta neurriak garatzea da.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzearen eta Argentinako Errepublikako Gobernuko Barne Ministerioaren arteko lankidetza eta laguntzinoa-protokoloa sinatzeari oneretxia emon deutso Gobernu Batzordeak. Protokolo horren helburua da lurralde bietan bizi diran argentinarrentzat eta euskal herritarrentzat eragingarriak izan daitekezan programak eta neurriak garatzea.
Azken batean, Argentinaren eta Euskadiren arteko lankidetzarako erakundeen hitzarmena zehaztu gura dau protokoloak, programak eta ekimenak alkarregaz garatzeko eta laguntzinoa eta aholkularitzea emoteko.
Besteak beste, argentinar taldeen informazinoa eta Argentinan dagoan euskal alkarte-mobimentuaren ganeko informazinoa trukatzea topetan dau akordioak. Ganera, alde bien arteko lankidetzak, euren jatorrizko herrian sortzen diran herritar prozeduretan herrietatik kanpo bizi diran argentinarren eta euskal herritarren partaidetza eraginkorra erraztea lortu gura dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!